New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Txanpona

Kirmen Uribe

Zentimo bakarra balio dute penny-ek. Hori da Estatu Batuetan txanponik txikiena. Kobrezkoa izan ohi da. Aurkian, Abraham Lincoln presidentearen profila ikusten da, eta ifrentzuan txanponaren balioa adierazten duten bi hitzak: “one cent”. Hala ere, badira gehiago balio duten pennyak. Bildumagileen artean, badago bat preziatua, 1946koa, hain zuzen. Aurkian Abraham Lincoln du eta ifrentzuan galburu biren irudia. “Lincoln Wheat Penny” deitzen zaie horrexegatik. Kobrezkoak dira haiek ere baina badute berezitasun bat, gerrako munizioa erabiliz fabrikatu zituztela. Bigarren Mundu Gerra bukatu berri zen eta balak erabili zituzten txanponak egiteko. Ez hori bakarrik, gerrara joan eta onik atera ziren soldaduen dominak ere balak urtuta egin zituzten.

00:00 / 3:13

Entzuteko beste bide batzuk

Txanpona

Kirmen Uribe

2022ko otsailak 28

Zentimo bakarra balio dute penny-ek. Hori da Estatu Batuetan txanponik txikiena. Kobrezkoa izan ohi da. Aurkian, Abraham Lincoln presidentearen profila ikusten da, eta ifrentzuan txanponaren balioa adierazten duten bi hitzak: “one cent”. Hala ere, badira gehiago balio duten pennyak. Bildumagileen artean, badago bat preziatua, 1946koa, hain zuzen. Aurkian Abraham Lincoln du eta ifrentzuan galburu biren irudia. “Lincoln Wheat Penny” deitzen zaie horrexegatik. Kobrezkoak dira haiek ere baina badute berezitasun bat, gerrako munizioa erabiliz fabrikatu zituztela. Bigarren Mundu Gerra bukatu berri zen eta balak erabili zituzten txanponak egiteko. Ez hori bakarrik, gerrara joan eta onik atera ziren soldaduen dominak ere balak urtuta egin zituzten.
    Esku ahurrean dudan pennyari  begira ari naiz pentsatzen Ukrainan hasi berri den gerran.
    Biolentziarekin ez da ezer konpontzen, gatazkak konpondu ezean luzatu baino ez ditu egiten. Eta zauriak sendatzea zaila izaten da gero, behin sortutako minak eztanda egiten baitu ezinbestean beranduago. Gizakiaren alderik ankerrena azaltzen du gerrak. Hitzaren porrota egiaztatzen du. Ordea, pertsonak pertsona gara hitz egiten dakigulako, tasun hori da animalien artean bakar egiten gaituena.
    Penny batek zentimo baten balioa du, ia ezer ez, baina bala bat txanpon bihurtzearen keinuak ez du preziorik. Urtu ditzagun lehen bait lehen balak. Hangoak eta hemengoak. Eta behingoz bukatu gerrak. Batez ere orain, badirudi eta gizateriaren etorkizuna airera botatako txanpon bat dela, erabateko deuseztapenetik hain gertu.
   

Saio honetako beste atal batzuk