New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Zalduneria mugan

Kirmen Uribe

Biden presidenteak deitoratu berri du Texas eta Mexiko bitarteko mugan oraindik orain jazotakoa, non goardiak zaldi gainean ibili diren, lauhazka, errefuxiatuak harrapatzen. Haitiko goseak eta ezegonkortasunak bultzatuta Estatu Batuetan sartu nahi zutenak, hain zuzen. Karibeko jendea zaldiekin ehizatze horrek esklabutzako garairik latzenak gogora ekarri ditu Estatu Batuetan, eta askori eta askori jasangaitzak egin zaizkie irudiok. Kontuaren larritasunaz ohartuta, presidenteak salatu egin du goardien jokaera eta zigorrak agindu ditu horretan ibili zirenei. Gainera, esan du Haititik zetorren giza-olde horretako batzuk, milaka pertsona, dagoeneko Estatu Batuetan daudela, eta bizitzen geratzeko paperak bideratu dituztela.

00:00 / 2:39

Entzuteko beste bide batzuk

Zalduneria mugan

Kirmen Uribe

2021ko irailak 27

Dena den, guztion buruetatik pasa den galdera da, zerk eragiten die poliziei horrela portatzeak? Nolako boterea dutela sentitzen dute? Egon al zen inor beraien artean esan zuena, zertan ari gara?

Kontua da, orobat, kanporaketa horiek Estatu Batuetako ekonomiaren garai berezi batean gertatu direla. Bidenek sekulako azpiegitura plana du, Bigarren Mundu Gerratik egin ez diren obrak egin nahi ditu, errepideak, zubiak, aireportuak, eta badu aurrekontua horretarako. Dena den, eraikuntzako enpresek presidenteari argitu diote dirua ez dela nahikoa. Hori dena martxan jartzeko langileak falta direla. Ez dago nahikoa beharginik.

Eta bien bitartean, beste batzuk, lanera datozen horiek kanporatzen.

Saio honetako beste atal batzuk