Entzuteko beste bide batzuk
Agitu Ideo Gudeta
Ane Irazabal
2021ko urtarrilak 13
Imajina ezauze Italia iparraldeko mendietan, Alpeen magalean, bizi den ahuntzain baten bizitza. Eta orain imajinatu ahuntzain hori emakumea eta beltza dela. Trenton, Agitu Ideo Gudeta etiopiarrak kooperatiba iraultzailea abiarazi zuen duela bost urte. Gudeta errefuxiatua zen eta Etiopiako errepresio politikotik ihes egin zuen, bada, lurren desjabetzaren biktimak ziren nekazarien aldeko ekintzailea zen Gudeta. 2010ean maletak egin eta Italiara etorri zen asilo politikoaren bila. Harrera herrialdeak berriz ere hasteko aukera bat eman zion.
Gudetak erabaki zuen mendian bizitzean, eta Trentoko komunitate txikietan aurkitu zuen babesa. Abandonatuta zeuden lur publikoak ustiatzen hazi zen eta ehunka ahuntzekin kooperatiba bat sortu zuen. Lehenik gazta egiten hasi zen eta gero kosmetikoak. Denbora gutxian, bizikidetzaren, harreraren eta integrazioaren sinbolo bilakatu zen emakume etiopiarra
Gudeta emakume indartsua zen, oso ausarta eta segurua. Horregatik, nekazari bizilagun askok ez zuten gustuko bere proiektua. Gehienak adineko gizonak ziren eta Gudetak islatzen zuen “aire berria” arriskutsutzat jotzen zuten. Desagertzeko zorian zegoen lanbide batean, Gudetak esperientzia eta gaztetasuna ekarri zituen; lan egiteko grina. “Berritasunak beldurra sorrarazten die”, esaten zuen berak.
Poliki-poliki, kooperatiba handitzen joan zen. Gudetak ahuntz gehiago erosi zituen eta Mediterraneoa gurutzatu ostean Italiara iritsi berriak ziren asilo eskatzaileei lana eskaintzen hasi zen. Gutxik espero zuten gabonetan hilik aurkituko zutela. Izan ere, bere bizilagunen deiei erantzuten ez ziela ikusita, asko larritzen hasi ziren. Trentoko adiskide batek bere logelan aurkitu zuen Gudeta, hainbat mailukaden ondorioz hilda. Ahuntzak zarata egiten ari ziren; zerbait oker zegoela jakingo balute bezala. Bere hiltzailea kooperatibako langile bat da eta poliziari esan dio soldataren gaineko eztabaida baten ostean hil zuela. Azkenean, asiloa eman zion herrialdean hil dute Gudeta. Baina lagunek adierazi dute bere kooperatiba zutik mantenduko dutela.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22