Entzuteko beste bide batzuk
Aidako haurtzaindegia
Ane Irazabal
2021ko maiatzak 26
Belal Jadok 20 urte pasatxo zituen Amal Mustaqbal haurtzaindegia irekitzea erabaki zuenean. Hogei urterekin, nori okurritzen zaio haurrentzako zentro bat sortzea?, pentsatu zuten batzuek. Zergatik ez du falafel denda bat edo bestelako negozio bat irekitzen?, hausnartuko zuten besteek.
Baina Belalentzat haurtzaindegia ez da negozio bat, Aida errefuxiatuen kanpalekuko umeei hezteko eta dibertitzeko aukera emateko bidea baizik. Izenak ere hori esan nahi du, alegia, “esperantza etorkizunean”. Horregatik, Amal Mustaqbal zentroa ez da bakarrik haurtzaindegi bat. Aida kanpalekuko biztanleentzako kultur etxe bat ere bilakatu da.
Aida Camp eremua 1948an sortu zuten Betleemera ihes egindako palestinarrekin. Israelgo Estatuaren sorrerarekin, palestinar asko Gaza, Zisjordania edo inguruko beste estatu arabiar batzuetara mugiarazi zituzten eta prozesu horri Nakba edo hondamendia deitzen diote palestinarrek. Belalen familiak ere patu bera jarraitu zuen. Jadotarrak Betleemgo Aida errefuxiatuen kanpalekuan ezarri ziren eta belaunaldiz-belaunaldi, kanpalekuarekin batera hazi da familia. Egun, 6500 pertsona bizi dira Aidan kilometro karratu batean. Oro har, UNRWA Nazioarteak Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa arduratzen da errefuxiatuen kanpalekuko biztanleen hezkuntza sistemaz, baina kasu honetan 7 hamarkada igaro dira eta programa ez da eremu guztietara iristen.
Horregatik, duela hainbat urte, Belalek aurrea hartu zioten egoerari. Lagunekin lokal bat hartu eta zerotik haurtzaindegi bat ireki zuen. Barrura sartzean, kolorez beteriko oasi bat dirudi Amal Mustaqbalek. Goizero, haur txikiek aukera daukate bertan dena ahazteko, eta udalekuetan, kanpaleku baten erdian, hamaika ekintza antolatzen dituzte beraiekin. Dena, autofinantzatuta. Belalek ez du inoiz kanpalekua utzi nahi izan, txikitik handira iristen direlako aldaketak.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1