Zaitun

Zaitun

Ala eta homosexualitatea

Ane Irazabal

Tugay Saracek hamalau urte zituen bere aita hil zenean. Gazteak ez du oroitzapen berezirik egun horren inguruan. Tugayren aita ez zen maitekorra, guztiz kontrakoa, oso zorrotza eta gogorra zen. Gainera, bere etxean erlijioa oso modu zurrunean bizi zuten. Tugayren gurasoak gaztetan iritsi ziren Turkiatik Alemaniara eta urteek aurrera egin ahalean, aita gero eta fededunagoa bilakatu zen. Tugayk ez du gogoan noiz konturatu zen homosexuala zela, baina etxean debekatuta zegoen horri buruz hitz egitea eta nerabezaroan bizi izan zuen errepresio sexualak biziki markatu zuen bere gaztaroa.

00:00 / 3:40

Entzuteko beste bide batzuk

Ala eta homosexualitatea

Ane Irazabal

2022ko otsailak 16

Tugay Saracek hamalau urte zituen bere aita hil zenean. Gazteak ez du oroitzapen berezirik egun horren inguruan. Tugayren aita ez zen maitekorra, guztiz kontrakoa, oso zorrotza eta gogorra zen. Gainera, bere etxean erlijioa oso modu zurrunean bizi zuten. Tugayren gurasoak gaztetan iritsi ziren Turkiatik Alemaniara eta urteek aurrera egin ahalean, aita gero eta fededunagoa bilakatu zen. Tugayk ez du gogoan noiz konturatu zen homosexuala zela, baina etxean debekatuta zegoen horri buruz hitz egitea eta nerabezaroan bizi izan zuen errepresio sexualak biziki markatu zuen bere gaztaroa.

Aita hil zenean, Tugayk gogoan du errua eta atsekabea sentitu zituela. Bere aitak semearen gainean zituen itxaropenak bete ez zituela atzeman zuen. Heriotzaren aurrean, Tugayk ez zion bizitzari askatasunez eutsi. Gaztea gero eta itxiagoa eta ilunagoa bilakatu zen. Aitari zor zion omenaldi bat balitz bezala, Tugay Islamaren korronterik erradikalenean murgildu zen homoxesualitatetik “ateratzeko” aukera bat eskainiko ziola pentsatuz. Musulmanik garbiena bilakatzeko bidean, Tugayk estatu islamikora batzea pentsatu zuen. Aukera ausarta iruditu zitzaion Siriara joatea Alaren izenean borrokatzera. Baina denborarekin konturatu zen zerbaitek ez zuela berak uste bezala funtzionatzen eta hausnarketa honetara iritsi zen: “Jainkoak ez banau homosexuala izatetik sendatu, horrek zera esan nahi du: edo jainkoa ez da existitzen edo jainkoak naizen bezala maite nau”.

Hausnarketa horrek zeharo aldatu zuen Tugayren bizitza. Amaren laguntzarekin, gazte alemaniarrak Ibn Rushd-Goethe meskita deskubritu zuen, alegia, imam emakumea daukan Berlingo lehen santutegi musulmana. Eta orduan konturatu zen LGTBQ komunitatea ongietorria zela eta sexu bereko bikoteak ezkontzen zituztela. Tugayk ez du inoren eredu bilakatu nahi, baina bere ibilbidea inspirazio iturri bilakatu da Alemaniako gazte musulman askorentzat.

Saio honetako beste atal batzuk