Zaitun

Zaitun

Amatrice, lau urte geroago

Ane Irazabal

2016ko abuztuaren 24an, goizeko laurak hogei gutxitan, Amatriceko eliza nagusiko kanpandorrearen erlojua geratu egin zen. Aste horretan udako festak ospatu behar zituen Lazioko udalerriak. Amatriciana pasta famatuaren jaia, alegia. Amatrice jendez beteta zegoen. Kanpoan bizi diren herritarrek eta turistek udaro bisitatzen zuten erdi aroko alde zahar pintoreskoa. Baina gau horretan dena aldatu zen.

00:00 / 3:28

Entzuteko beste bide batzuk

Amatrice, lau urte geroago

Ane Irazabal

2020ko abuztuak 26

2016ko abuztuaren 24an, goizeko laurak hogei gutxitan, Amatriceko eliza nagusiko kanpandorrearen erlojua geratu egin zen. Aste horretan udako festak ospatu behar zituen Lazioko udalerriak. Amatriciana pasta famatuaren jaia, alegia. Amatrice jendez beteta zegoen. Kanpoan bizi diren herritarrek eta turistek udaro bisitatzen zuten erdi aroko alde zahar pintoreskoa. Baina gau horretan dena aldatu zen. Richter eskalan 6,2 graduko indarra hartu zuen lurrikara gertatu eta udalerri guztia suntsitu zuen. 299 pertsona hil ziren, eta, Amatricez gain, inguruko udalerri gehienak hondakin huts bihurtu ziren.

Italiarrek ikasi dute lurrikarekin elkarbizitzen. Geologoek diote hemen fenomeno kuriosoa gertatzen dela. Plaka Euroasiatikoak eta Afrikarrak bat egiten dute eta horregatik oso sismikoa da. Azken 150 urtetan ehunka sismo gertatu dira Italian. 1900. urtean, adibidez, Sizilia eta Calabria kolpatu zituen. 1980an, berriz, 6,9 graduko lurrikara batek Campania eskualdeko Irpinia eremua suntsitu zuen. 2.914 pertsona hil ziren eta historia garaikideko hilkorrena izan zen. Ezbehar horrek Italiako burokraziaren gelditasuna eta ustelkeria azalarazi zituen eta Sandro Pertini Errepublikako Presidentearen haserrera eragin zuen. 2009an beste sismo handi bat gertatu zen L’Aquilan. 309 pertsona hil eta 80.000 pertsona etxerik gabe geratu ziren. L’Aquilak burua altxatu gabe jarraitzen du orduz geroztik. 

Amatricen ere dena geldirik dago lau urteren ondoren. Hondakinak kendu dituzte, baina berreraikuntza prozesuaren zeinuak ez dira nabaritzen. Mamu hiri batek Amatricek baino bizitza gehiago daukala pentsatuko dute askok. Hainbat familia altzairuz egindako etxe berrietara lekualdatu dituzte. Prefabrikatuak, aseptikoak eta hotzak. Gainontzeko guztiek hanka egin dute, beldur direlako edo Amatricen etorkizunik ikusten ez dutelako. Berriz ere, ustelkeriak eta burokraziak dena irentsi dute.

Saio honetako beste atal batzuk