Entzuteko beste bide batzuk
Arkitektura eta memoria historikoa
Ane Irazabal
2022ko urtarrilak 5
Baina 1990eko hamarkadan, Mendebaldeak Ekialdea irentsi zuenean, Alemania berriak sinbolo sozialistak suntsitzeari ekin zion. Iragana desegiteko, iragan hori gogorarazten zuen arkitektura ere desegin beharra zegoen. Berlinen eraikin dezente bota dituzte orduz geroztik. Agian ezagunena Errepublikako Jauregia zen. Berlingo museoen uhartean kokatuta zegoen, II. Mundu Gerraren aitzitik Errege Jauregia zegoen tokian. 1973 eta 1976 artean eraiki zuten eta bertan zegoen Ekialdeko Alemaniako parlamentua. Baina 1991an, Alemania bateratuaren sinbolo berri bat sortzeko ahaleginetan, eraikin hori bota eta Errege Jauregiaren erreplika bat egiteko ideia zabaldu zen. Esan eta egin. Egun hori da turistek ikusten dutena.
Edonola ere, azken urteetan Ekialdeko Alemaniako sinbolo arkitektonikoak ez suntsitzearen aldeko mugimendu bat zabaldu da Berlinen. Gehienek ez dute sistema horren nostalgiarik sentitzen, baina uste dute iragana ez dela desegin behar. Errebantxaren estrategiak utzi dizkigu adibide beltz bat baino gehiago.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21