Zaitun

Zaitun

Atzo eta gaur

Ane Irazabal

Ontzia portura iristen ari da. Itsasontziaren bizkarrean familia asko daude, gehienak ume txikiak dituzten bikote ezkonberriak dira. Badaude gurasorik gabe bidaiatzen duten mutil gazteak ere, bada, atzerrira ihes egitea erabaki dute dirua etxera bidaltzeko. Gehienek miseriatik alde egin dute, baina badaude indarkeria atzean utzi dutenak dutenak ere. Portura hurbiltzen ari diren heinean, ilusioa sumatzen da haien begietan. Lortu dute. Itsasoa gurutzatu eta helmugara iritsi dira. Halere, nekatuta eta beldurtuta dirudite gehienek. Emakumeek gona luzeak daramatzate ilea zapi batekin tapatzen dute. Umeek ez diote negar egiteari uzten. Hotz egiten du eta haize izoztuak min egiten die aurpegian.

00:00 / 03:18

Entzuteko beste bide batzuk

Atzo eta gaur

Ane Irazabal

2020ko azaroak 18

Ontzia portura iristen ari da. Itsasontziaren bizkarrean familia asko daude, gehienak ume txikiak dituzten bikote ezkonberriak dira. Badaude gurasorik gabe bidaiatzen duten mutil gazteak ere, bada, atzerrira ihes egitea erabaki dute dirua etxera bidaltzeko. Gehienek miseriatik alde egin dute, baina badaude indarkeria atzean utzi dutenak dutenak ere. Portura hurbiltzen ari diren heinean, ilusioa sumatzen da haien begietan. Lortu dute. Itsasoa gurutzatu eta helmugara iritsi dira. Halere, nekatuta eta beldurtuta dirudite gehienek. Emakumeek gona luzeak daramatzate ilea zapi batekin tapatzen dute. Umeek ez diote negar egiteari uzten. Hotz egiten du eta haize izoztuak min egiten die aurpegian.

Portura iristen direnean, dena da ezezaguna. Poliziak atzerriko hizkuntza ulertezina hitz egiten du eta zakarki tratatzen ditu. Lur hartu bezain laster, familia guztiak haien izenak erregistratzera derrigortu dituzte. “Ze gaizki usaintzen duten”, diote migratzaileen harreraz arduratzen diren segurtasun indarrek. “Trapu zaharrez jantzita eta argal-argal daude”, diote erregistro bulegoan dauden funtzionarioek. Gizon batek bere emazteari begiratzen dio eta haien arropak usaintzen ditu. Ofizialen mespretxua sentitu, eta, bat-batean, bere jatorri apalak lotsarazten du. Iritsi berrien artean, gaixo larriak daude. Guztiak garbitzera eramaten dituzte eta askok ez dute dutxa bat aitzitik ikusi. Halere, familia gehienek badakite bizitzak aukera berri bat eman diela eta bidaiak ez duela atzera bueltarik.

Lehorreratzearen irudiak behin eta berriz ikusi ditut telebistan. Argazkien kalitatea oso kaskarra da, baina duela 125 urte New Yorkeko Ellis uhartera iritsi ziren familien irudiak betiko gogoan geratu zaizkit. Aste honetan Sizilian lehorreratu diren migratzaileen irudi berak iruditzen zaizkit. Ordukoak, txuri-beltzean. Egungoak, koloretan. Edonola ere, guztiei argi izpi bera nabari zaie begietan. Beldurra, ardura eta esperantza begirada bakarrean.

Saio honetako beste atal batzuk