Zaitun

Zaitun

Bergamoko sarraskia

Ane Irazabal

Luca Fuscok ez du ulertzen zer gertatu zen martxoko lehen egunetan. Bergamoko Val Seriana haraneko Alzano Lombardo eta Nembro udalerrietan, dena prest zegoen zona gorria izendatzeko eta eremua isolatzeko. Militarrak bidali zituzten errepideetan kontrolak ezartzera eta alkateek isolamenduaren gaineko protokoloak jaso zituzten. Baina Alzano Lombardoren eta Nembroren itxiera ez zen iritsi.

00:00 / 3:10

Entzuteko beste bide batzuk

Bergamoko sarraskia

Ane Irazabal

2020ko ekainak 17

Luca Fuscok ez du ulertzen zer gertatu zen martxoko lehen egunetan. Bergamoko Val Seriana haraneko Alzano Lombardo eta Nembro udalerrietan, dena prest zegoen zona gorria izendatzeko eta eremua isolatzeko. Militarrak bidali zituzten errepideetan kontrolak ezartzera eta alkateek isolamenduaren gaineko protokoloak jaso zituzten. Baina Alzano Lombardoren eta Nembroren itxiera ez zen iritsi.

Egun horietan, Italiako gobernuak Lombardiako hamar udalerri eta Venetoko udalerri bat itxi zituen. Artean, Codogno, lehen gaixoa identifikatu zen herria. Baina kutsatu kopuru handiagoarekin, ez zuen erabaki bera hartu Bergamoko probintziako Val Serianan. Egunak, asteak pasa ziren eta Bergamon kontrolaezina bilakatu zen egoera. Egunkarietako eskelek 13 orri betetzen zituzten eta militarren ibilgailuek biktimen hilkutxak beste eskualde batzuetara eramateko agindua jasotzen zuten. Ehorztegiak kolapsatuta zeuden eta Bergamoko kanposantuan ez zen tokirik geratzen.

Camillo Bertocchik, Alzano Lombardoko alkateak, gogoratu du martxoaren hasieran Val Serianako alkateek zona gorria izendatzeko deialdia egin zutela. Baina ez zen iritsi martxoaren 8ra arte, alegia, Erromak Lombardia guztia isolatzeko agindua eman zuen arte. Bergamo, biztanleko Europako hildako gehien dituen eremua bihurtu da.

Lucak uste du aste horietan denbora preziatua galdu zela eta egia aldarrikatzen du: Bere aita koronabirusaren biktima izan zen edo zabarkeriaren ondorioz hil zen? Lucak Noi Denunceremo edo “Guk Salatuko Dugu” elkartea sortu du biktimen ehunka seniderekin batera. Mugimenduak 50 salaketa aurkeztu ditu Bergamoko justizia auzitegian, Lombardiako gobernuaren aurka. Elkarteak uste du botere ekonomikoek presioa egin zutela Val Serianan zona gorria ez izendatzeko. Alzano Lombardon eta Nembron 400 fabrika daude eta Italiako motore ekonomikoa direla esan izan da. Orain, estatistika beltz baten ondorioz ospetsu bihurtu dira.  

Saio honetako beste atal batzuk