Entzuteko beste bide batzuk
Berlingo vietnamdarrak
Ane Irazabal
2021ko azaroak 10
Baina niri historia gustatzen zait eta II. Mundu Gerran aliatuen bonbek dena suntsitu baino lehenago hiria nolakoa zen ikusteko argazki liburu bat erosi dut. Zer geratzen da Marlene Dietrichen hiritik? Ia ezer. Halere, Berlingo kaleetatik ibili eta hemengo arkitektura eklektikoak eta anitzak zeharo txundituta uzten nau. Bonbardatu gabeko XIX. mende amaierako auzo baten ondoan sobietar itxurako eraikin handiak aurki daitezke. Eta ez hori bakarrik. Hiriaren banaketak, alegia, eredu kapitalistaren eta sozialistaren arteko zatiketak, aniztasun demografikoa ere ekarri zuen. Berlinek jaso zituen migrazio fenomenoak dira horren adibidea.
Menbebaldeko Berlinen turkiarrak izan ziren etorkin talderik handiena. 1960ko hamarkadan lanesku merkea behar zuen, eta, milaka gazte turkiar erakartzeko helburuz, “langile gonbidatuen” hitzarmena sinatu zuen Istanbulekin. Ekialdeko aldean, berriz, sistema sozialista besarkatzen zuten herrialdeetako gazteak iritsi ziren. Angolako, Mozambikeko, eta, batez ere Vietnameko herritarrak. Handikeria sozialistaren sinboloa den Karl-Marx-Alee bulebarretik paseatzea besterik ez dago loradenda, jostundegi eta jatetxe GEHIENAK vietnamdarrAK DIRELA jabetzeko.
Batek baino gehiagok pentsatuko du Alemaniako batasunetik 30 urte baino gehiago pasa diren honetan, mugak lausotu egin direla eta dagoeneko ez dela ekialdearen eta mendebaldearen arteko desberdintasunik nabaritzen. Kebab dendak eta jatetxe vietnamdarrak nonahi daude. Baina auzoetako antolamendu demografikoan oso nabarikoa da zatiketa hori. Bat-batean konturatzen naiz azken 100 urteetako gertakari historiko nagusiak begi aurrean ditudala.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13