Entzuteko beste bide batzuk
Day X
Ane Irazabal
2021ko abenduak 15
Espien gaineko filmak gustatzen bazaizkizue, istorio honek Hollywoodeko pelikula bat irudituko zaizue. Baina kontuz, ez da fikzioa. Jarraian kontatuko den guztia benetan gertatu da eta jazoerak argi uzten du errealitateak edozein gidoi gainditzen duela.
Historia, Vienako aireportuko komun batean hasten da. Austriako poliziak pistola bat aurkitzen du komun-ontzi baten atzean, eta, hatz marken analisia egin ostean, poliziak jakiten du arma Alemaniako gazte baten izenean dagoela: 32 urteko Franco Albrecht izeneko mutila. Baina Albrecht ez da gazte arrunt bat, izan ere, militar ohia da eta indar berezien batailoietan parte hartu izan du. Zer egiten du gazte horren pistolak Vienako aireportuko komun batean ezkutatuta?
Alemaniako zerbitzu sekretuek ikerketa bat abiarazten dute eta aurkitzen dutena oraindik beldurgarriagoa da. Konturatzen dira Albrechtek bi urte pasa dituela Siriako errefuxiatu bat balitz bezala bizitzen. Alegia, 2015ean Alemaniara iritsi ziren milioi bat asilo eskatzaileren antzera, bera ere errefuxiatu bat balitz bezala erregistratu dela, eta, orduz gerotik, izen faltsu arabiar bat duela. Hau da, Albrechtek bizitza bikoitza du.
Poliziaren lehen erreakzioa: nola da posible? Baina laster konturatzen dira guztia ondo antolaturiko plan baten ondorioa dela. Franco Albrechtek hilabeteak pasa ditu ilea eta bizarra luzatzen uzten. Ikertzaileek ezin dute sinistu begi aurrean ikusten dutena. Baina istorioa oraindik sinestezinagoa bihurtzen da. Izan ere, Albrechten etxea miatu ostean, militarrek munizio profesionala aurkitzen dute eta jabetzen dira gaztea politikari entzutetsu askoren aurkako atentatuak antolatzen ari dela, “estatuaren egiturak kulunkatzeko”. Baina ez hori bakarrik, eraso hori bere nortasun faltsuari, alegia, errefuxiatuari, egotzi nahi dio.
Albrechtek, gainera, ez du bakarrik lan egiten. Ikertzaileek aurkitzen dute militar ohiez osaturiko mugimendu neonazi bateko kidea dela. Atentatu egunari Day X izena jarri diote. Gaztea terrorismoagatik epaituko dute eta prozesu mediatikoa izango ari da. Baina gertaera honek lotsak erakutsi dizkio Alemaniari eta era argian azaleratu du eskuin muturra herrialdearen segurtasun indarretan infiltratuta dagoela.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21