Zaitun

Zaitun

Emakumeak eta sexua

Ane Irazabal

2013ko ekainean ezagutu nuen Nawal al Saadawi. Militarrek Anaia Musulmanen aurka egin zuten estatu kolpearen aurreko asteetan, protesta giroa sumatzen zen Kairon. Elkarrizketa bat egin nahi nion eta Saadawik bere etxera joateko esan zidan, han lasaiago egongo ginela argudiatuz. Nola definituko zenuke zure burua? Galdetu nion lehen elkarrizketa hartan. “Gizakia, emakumea, disidentea eta iraultzailea”, erantzun zidan.

00:00 / 3:56

Entzuteko beste bide batzuk

Emakumeak eta sexua

Ane Irazabal

2021ko martxoak 24

2013ko ekainean ezagutu nuen Nawal al Saadawi. Militarrek Anaia Musulmanen aurka egin zuten estatu kolpearen aurreko asteetan, protesta giroa sumatzen zen Kairon. Elkarrizketa bat egin nahi nion eta Saadawik bere etxera joateko esan zidan, han lasaiago egongo ginela argudiatuz. Nola definituko zenuke zure burua? Galdetu nion lehen elkarrizketa hartan. “Gizakia, emakumea, disidentea eta iraultzailea”, erantzun zidan.

Saadawiri ez zitzaizkion elkarrizketak gehiegi gustatzen, baina ondo baino hobeto zekien bere bizitza kontatzen. Emakume feminista, Egiptoko herrixka txiki batean jaio zen 1931n. Sei urterekin ebaketa genitala egin zioten, bere herriko eta Egiptoko ia emakume guztiei bezala. Hamar urterekin lehen ekintza iraultzailea burutu zuen. Familiak ezkontzera derrigortu nahi izan zuen eta erabakiaren aurka altxatu zen.  

1950ean Kairora joan zen medikuntza ikasketak egitera eta han psikiatra bihurtu zen. Emakume presoek pairatzen zituzten neurosiak aztertzeari ekin zion, eta gizarte patriarkalaren eta zapaltzailearen ondorioak aurrez aurre ikusi zituen. Saadawiren kontzientzia politikoaren jaiotzak bi liburu gogoangarri idaztera bultzatu zuen: Emakumeak eta Sexua eta Women at Point Zero. Ablazioaren aurkako ekintzaile amorratua bilakatu zen orduan. Sistemak etsaitzat jo zuen eta atzerrira erbesteratu behar izan zuen

Saadawi Egiptoko feministarik ospetsuena zen, baina ez zitzaion feminismo terminoa gustatzen, ingelesezko erreferentea zelako. Idazleak nahiago zuen Tahrir al-Mar’a (emakumeen askapena) esan. Mendebaldeko feminista askori aurre eginez, beloaren aurkako jarrera izan zuen beti. Harentzat, erlijioa politika zen, eta beloa esanahi erlijioaz mozorrotutako jantzi zapaltzailea iruditzen zitzaion.

Saadawik lorpen eta etsipen handiak izan zituen, eta, haren azken amets galdua, 2011ko Egiptoko iraultza frustratua izan zen. Guk ez dugu lortu, baina ondorengoek lortuko dute, esan zidan. Saadawi, igandean hil zen bere Kairoko etxean.

Saio honetako beste atal batzuk