Entzuteko beste bide batzuk
Erromako merkatuak
Ane Irazabal
2020ko ekainak 3
Ez dute aitzitiko itxura, ezta pandemiaren aurreko jende kopurua ere. Baina Erromako merkatu irekiak haien tokia aldarrikatzen hasi dira deseskalatze fasean. Campo dei Fiori plazan, ondo seinalatuta daude sarrerak eta irteerak.
Luigik hamar urte daramatza merkatuan lan egiten. Egunotan kudeaketa lanak egiten ari da. Luigik mantra bat balitz bezala errepikatzen du erosketak modu seguruan egiteko ibilbideak ondo ezarrita daudela. Jendearen artean metro bateko distantzia mantendu beharra dago eta bezeroak egoera berrira ondo moldatzen direla uste du.
Luigik lehen unetik borrokatu du konfinamendu garaian merkatuak irekita mantentzearen alde. Erromako merkataria, txiki-txikitatik bizi izan da Campo dei Fioriren ondoan. Aitak loreen postu txiki bat zeukan plazaren izkina batean. Orain Bangladesheko Abdulek kudeatzen du tokia.
Loreez gain, gazte bangladeshtarrak frutak mozteko tramankulu xelebreak saltzen ditu, batez ere, turistentzat. Baina pandemiak eztanda egin zueneteik ez dabil atzerritarrik Erroman. Bisitariak falta dira, eta, azken hamarkadetan ez bezala, Italiako hiriburua bakarrik erromatarrentzat dela dirudi. Inork ez daki zenbat iraungo duen garai arraro honek eta noiz hasiko garen berriz ere kaleak turistez beteta ikusten.
Edonola ere, Luigik uste du paradigma aldaketa bat egiteko ordua iritsi dela eta Erromako agintariak berriz ere erromatarrak zaintzen hasi beharko liratekeela: erdiguneko etxeak eta negozioak herritarrei bueltatu, Airbnb apartamentuek ekarri duten espekulazioarekin amaitu eta periferiaren eta toki turistikoen arteko konexioa hobetu. Finean, erromatarrak haien hiriko jabeak bilakatu beharko liratekeela uste du Luigik.
Dagoeneko jatetxe eta negozio asko hasi dira horretaz ohartzen. Luigik adibide txiki baina adierazgarria eman digu: “Koronabirusaren aurretik, bakarrik bezero turistak zituzten trattoriek esne-gainarekin prestatzen zuten pasta carbonara. Orain badakite bezero erromatarrak erakartzeko arraultzarekin egin behar dutela, alegia, haien sustraietara itzuli behar direla”.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5