Zaitun

Zaitun

Faxismoaren aldarrikapena

Ane Irazabal

Europako eskuin muturrarentzat musa edo inspirazio berria bilakatu da, baina Italian aspalditik da ezaguna. Giorgia Melonik ultraeskuin atzerakoienaren ideal guztiak islatzen ditu. Erroman faxistak ez ziren inoiz desagertu edo transformatu, Italiako beste hainbat txokotan antifaxismoak indar handia eskuratu zuen bitartean, Mussoliniren mugimenduak haziak erein zituen hiriburuan. Belaunaldiz belaunaldi, politikari neofaxista berriek herritar horiei ahotsa ematen saiatu dira, hautesle “nostalgikoak” erakartzen, eta Melonik egungoak islatzen ditu.

00:00 / 3:40

Entzuteko beste bide batzuk

Faxismoaren aldarrikapena

Ane Irazabal

2022ko ekainak 15

Europako eskuin muturrarentzat musa edo inspirazio berria bilakatu da, baina Italian aspalditik da ezaguna. Giorgia Melonik ultraeskuin atzerakoienaren ideal guztiak islatzen ditu. Erroman faxistak ez ziren inoiz desagertu edo transformatu, Italiako beste hainbat txokotan antifaxismoak indar handia eskuratu zuen bitartean, Mussoliniren mugimenduak haziak erein zituen hiriburuan. Belaunaldiz belaunaldi, politikari neofaxista berriek herritar horiei ahotsa ematen saiatu dira, hautesle “nostalgikoak” erakartzen, eta Melonik egungoak islatzen ditu.

Italian faxismoa garaitu zen, bai, propaganda faxistaren kontrako lege zorrotzak ezarri ziren, bai, baina faxismoa ez zen hil. Ez zen desagertu. Alemanian ez bezala, Italian agur faxista ikustea ez da hain ezohikoa. Erromara bizitzera joan nintzenean, atentzio gehien eman zidan gauzetako bat izan zen jende askok argi eta garbi esaten zutela faxistak zirela.

Azken egunetan VOXen mitin batean esandako basakeriengatik egin da famatu Meloni Espainiako Estatuan. Bertan Bruselako burokratak kritikatu ditu, “LGTBIQ lobbiak” salatu, genero ikuspegia baztertu, sustrai kristauak goraipatu eta migrazioa kriminalizazioarekin lotu ditu.

Meloni, Giorgio Almiranteren Mugimendu Sozial italiarraren alaba politikoa da eta azken hilabeteetan gora eta gora egiten ari da inkestetan. Matteo Salviniri eskuin muturraren lidergoa usurpatu dio eta datorren urtean egingo diren bozetan irabazlea izan liteke. Italian urtebetean bi gobernu eror daitezke, baina inkestek arduragarriak dira Europaren laborategitzat jotzen den herrialdearentzat. Italian sortu zen faxismoa…, Italiak izan zuen munduko lehen gobernuburu populista…. eta Italiara iritsi zen lehen aldiz eskuin muturra boterera… kontuz Melonirekin, serio hartzeko moduko politikaria delako.

Saio honetako beste atal batzuk