Entzuteko beste bide batzuk
Genozidioa
Ane Irazabal
2021ko abenduak 1
Bikote jihadistak Xengalen bahitutako emakume yazidi bat eta bere bost urteko alabatxoa erosi zituen merkatuan. Bai, 2015. urteari buruz hitz egiten ari gara. Ez da Erdi Aroa. Haurtxoaren amak salatu duenaren arabera, era guztietako jazarpenak pairatu zituzten Al Jumaily familiaren etxean egon ziren epean. Baina unerik gogorrena 2015eko udan iritsi zen. Umetxoak txiza egin zuen ohea, eta, zigor gisa, bikoteak leihora lotu zuen eta 50 gradura egarriz hiltzen utzi zuen. Amak adierazi du jipoitu egiten zutela alabatxoa askatzeko erregutzen zien bakoitzean.
Estatu Islamikoa Iraketik kanporatu zutenean, amak ihes egitea lortu zuen eta egun babespean bizi da Alemanian. Orain, auzitegi batek bere alabaren hilketa genozidiotzat jo du lehen aldiz. Aste honetan, Frankfurteko epaitegiak biziarteko kartzela zigorra ezarri dio Al Jumaily. Poliziak 2018an atxilotu zuen eta epaiak ezartzen du alabatxoaren hilketa genozidio baten ondorioa dela, alegia, estatu islamikoak yazidi komunitatearen aurka abiarazi zuena. Al Jumailyren emazte ohiari, ordea, 10 urteko kartzela zigorra ezarri zioten iaz. Alemaniako lurraldetik kanpo egindako gizateariaren aurkako krimena egotzi diete biei. Pandemiaren eta koalizio gobernu berriaren artean, albisteak oihartzun gutxi jaso du Alemanian eta mundu mailan, baina genozidioa onartzen duen epaiak bidea ireki dezake yazidien aurkako basakeriak hutsean gera ez daitezen.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13