Zaitun

Zaitun

Gobernadore sheriffa

Ane Irazabal

Italian ez dago haren komunikazio gaitasuna daukan politikaririk... Asteroko agerraldietan, ez du inolako lotsarik herritarrei errieta egiteko eta batzuetan haiek iraintzeko. Vincenzo De Luca, Campania eskualdeko gobernadorea, konfinamenduko fenomeno mediatikoa bilakatu da.

00:00 / 2:58

Entzuteko beste bide batzuk

Gobernadore sheriffa

Ane Irazabal

2020ko maiatzak 20

Italian ez dago haren komunikazio gaitasuna daukan politikaririk... Asteroko agerraldietan, ez du inolako lotsarik herritarrei errieta egiteko eta batzuetan haiek iraintzeko. Vincenzo De Luca, Campania eskualdeko gobernadorea, konfinamenduko fenomeno mediatikoa bilakatu da.

De Lucaren erretorika ironiko eta batzuetan mingarria oso ezaguna da Italian. Campaniako gobernadorea Salerno hiriko alkatea izan zen hamalau urtez, eta mafiaren aurkako bastioitzat aurkeztu ohi den arren, askok metodo mafiosoak erabiltzea egotzi izan diote. De Lucak Italia hegoaldeko “ahots harroa” terminoarekin aurkeztu ohi du bere burua.

Nahi eta nahi ez, pandemia honek Italia iparraldearen eta hegoaldearen arteko rolak alderantzizkatu ditu. Martxoaren 9an, Erromako gobernuak Lombardia eskualdea isolatzea erabaki zuenean, milaka pertsonek Milanetik ihes egin zuten trenean. Gehienek hegoaldeko eskualdeetara alde egin zuten, alegia, haien etxeetara itzuli ziren. De Luca izan zen eskualdea ixtea erabaki zuen lehen gobernadorea, eta iparraldetik iristen ziren guztiei bi asteko koarentena inposatu zien.

Emaitzak izugarriak izan dira. Koronabirusaren ondorioz hildako gehien zenbatu dituzten hiru eskualdeetan Lega alderdi ultraeskuindarrak gobernatzen du eta Italiako eremurik industrializatuenak eta aberatsenak dira. Osasun sistema puntakoa duten iparraldeko eskualdeetan zaintza intentsioak kolapsatu egin dira, eta, hala, koronabirusaren kirisiak iparraldearen mitoa suntsitu du. Hegoaldeko probintzietan, berriz, ez da kutsadura fokurik egon eta ez dira ospitaleak kolapsatu. Bertako gobernadoreek jakin-badakite haien eskualdeetako osasun sistemak ezingo ziola pandemia bati aurre egin. Badaezpada, itxi egin dira. Orain, uda denboraldiak eta turismoaren etorrerak dena alda dezake, baina gobernadore sheriffak hor jarraituko du.

Saio honetako beste atal batzuk