Entzuteko beste bide batzuk
Hammamet
Ane Irazabal
2020ko urtarrilak 15
Ikusi duzu modako aktorearen film berria? Nola du izena? Favino! Hori da, Pierfrancesco Favino. Erromako Testaccio auzoko zinemaren aurrean hitzordua egin du emakume talde batek. Astero batzen dira luzemetrai bat ikusteko, eta gaurkoan ez dira ados jartzen zein film ikusiko duten erabakitzeko. Batzuek Kean Loachen Sorry We Missed You ikusi nahi dute; beste batzuek, berriz, Gianni Amelioren Hammamet.
Eztabaida piska bat luzatzen da, baina azkenean bigarren aukerak irabazten du. Talde osoa Hammamet ikustera joan da. Eta ikusmina izugarria da, izan ere, Amelioren film berriak Italiako pertsonaia historiko nagusi bat berreskuratu du: Bettino Craxi lider sozialista eta lehen ministro ohia. Luzemetraiak Italiako gobernuburu ohiaren azken uneak kontatzen ditu, erbestera joan eta Tunisian hil zen arte.
Politikarien gaineko filmak oso modan daude Italian. Zinemazaleek gogoan izango dute Paolo Sorrentino zinemagileak Giulio Andreotti lider ilunaren gainean egin zuen Il Divo maisulana. Edota berriz ere Sorrentinok Silvio Berlusconiren inguruan estreinatu zuen Loro luzemetraia.
Halere, Hammametek 1990eko Italiaren gaineko hausnarketa sakon bat egitera derrigortzen gaitu. Nola iritsi gara egungo egoerara? Filmak Craxiren gainbehera kontatzen du. Izan ere, 1992an hainbat epailek osaturiko Esku Garbiak izeneko talde batek makroprozesu bat abiaraziu zuen alderdi politiko nagusien eta enpresa garrantzitsuen aurka. Eroskeria delituak egotzi zizkieten eta prozesuari Tangentopoli deitu zioten. 5000 bat persona epaitu zituzten, eta, horien artean, Bettino Craxi lehen ministro ohia zegoen. Lider sozialistak Tunisiara alde egin zuen, eta erbestean zegoela, hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zioten Italiako epaileek. Makroprozesuak I Errepublikaren gainbehera bultzatu zuen eta Silvio Berlusconiren botere hartzea, epe luzera begira horrek guztiak ekarri dituen ondorio lazgarriekin
Filma amaitzean, sentimendu kontrajarriak entzun dira emakume taldearen artean. Batzuek uste dute onberegia izan dela Italiako politika hankaz gora jarri zuen lider ustelarekin. Beste batzuek, berriz, Craxik gauza onak egin zituela eta horiek ez direla aipatzen. Historiak eta denborak dena lausotzen du.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5