Entzuteko beste bide batzuk
Hanifa
Ane Irazabal
2020ko maiatzak 6
Castel Romano Erromatik 25 kilometrora dago, itsasoaren ondoan. Fabrizio De Andreren abesti batek dioen bezala, udaberrian mila mitxoleta gorriez beteriko zelaiez inguratuta dago. Castel Romano oso ezaguna da bertan kokatuta daudelako Cinecittà World jolas parkea, Designer Outlet luxuzko jantzien erosketa gunea eta Erromako ijitoen kanpalekurik handiena. Hirurak toki berean.
Errepidetik kotxez pasatzean, oso erraz ikus daitezke jolas parkearen eta erosketa zentroaren gaineko iragarkiak. Ijitoen kanpalekua, halere, ez dago inon seinalatuta. Errepidearen izkina batean atzeman daitezkeen roulotteek eta zabor mendixkek bakarrik erakusten dute bertan kanpaleku inprobisatu bat dagoela.
Castel Romanon bizi diren ijito gehienak Bosnia eta Herzegovinatik iritsi ziren duela 20 urte. Hori da Hanifa Govorusicen kasua. Gurasoekin karabana batean heldu zen Italiara, eta, geroztik, Castel Romanoko kanpalekua izan da bere etxea. Bertan ezkondu zen, bertan jaio dira haren lau seme-alabak eta bertan banandu da. Hanifak 29 urte ditu, baina hamaika eta bi ikusitakoa da.
Castel Romanon 200 familia bizi dira, argindarrik eta edateko urik gabe. Supermerkaturik hurbilena kanpalekutik ordu erdira dago. Hanifa, seme-alabekin eta amarekin bizi da roulotte batean, eta elkarte txiki bat sortu du Italian jaio diren ijitoei herritartasun italiarra eskuratzen laguntzeko. Izan ere, Castel Romanoko ijito gehienak aberrigabeak dira.
Halere, Hanifaren lana oraindik harago doa, bada, kanpalekuan oso ohikoak diren ezkontza goiztiarren kontrako kanpaina abiarazi du, neskatoen eskolaratzea bultzatuz.
Baina koronabirusak dena geratu du. Osasun krisiak eztanda egin zuenetik, ijitoak ez dira kanpalekutik atera. Beldurtuta daude. Ijitoak bizi diren beste zonalde batzuetan kasu positiboak identifikatu dituzte eta ez dute Castel Romanon gauza bera gertatzerik nahi. Castel Romanoko ijitoek limosna eskatzen dute edo zaborraren banaketa egiteaz arduratzen dira. Konfinamenduak dena geratu du.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5