Entzuteko beste bide batzuk
“Harrotasun italiarra”
Ane Irazabal
2019ko urriak 23
Erromako San Giovanni katedraleko enparantza, ezkerreko mugimenduen sinboloa da. Eta ez da gutxiagorako. Bertan egin zituzten alderdi komunistako Palmiro Togliatti eta Enrico Berlinguer liderren hiletak. Erroman oraindik gogoan dute Berlinguerren azken agurra. 1984ko ekainaren 13an milioi bat pertsona hurbildu ziren San Giovanni enparantzara, lider komunistari agur esatera. Orduz geroztik, sindikatu nagusiek bertan antolatzen dituzte haien elkarteratzeak. San Giovannin ere Langileen Eguneko urteroko kontzertua antolatu ohi dute. Hala, Plaza Gorria deitu izan zaio hamarkada luzez San Giovanniri, eta Kairoko Tahrirren antzeko sinbolo izan da italiarrentzat.
Baina iragan larunbatean eskuineko alderdiek eta indar xenofoboek ‘okupatu’ zuten. Silvio Berlusconiren Forza Italia, Matteo Salviniren Liga eta Giorgia Meloniren Fratelli D’Italia alderdiek 200.000 pertsona batu zituzten San Giovannin. Lema, argia bezain hutsala: Harrotasun italiarra
Larunbatean geratu zen Italian eskuin muturra boteretik kendu duten arren, oraindik jende andana erakartzeko gai dela eta inkestetan gora eta gora ari dela. Salvinik Pucciniren Nessun Dorma abestiarekin agurtu zituen manifestariak, Italiako lider espirituala balitz bezala. Eta argi esan zuen boterera berriz ere bueltatzen bada, 600.000 etorkin deportatuko dituela. Manifestarien artean, gehienak adineko emakumeak ziren, eta “harekin maiteminduta gaude” esaten zieten kazetariei.
Berlusconi, berriz, aguretuta eta egoera kontrolatzeko gaitasunik gabe zegoen. Baina argi utzi zuen zarata egiten jarraitzeko intentzioa daukala. Arriskutsuena, halere, Giorgia Meloni politikari neofaxistaren diskurtsoa izan zen. Erasokorra eta oso zorrotza. “Lehenik italiarrak”, oihu egin zuen Donald Trumpen lema kopiatuz. Eta bi emakume aipatu zituen: Ama Birjina eta Oriana Fallaci, kazetari eta idazle italiar ospetsua. Fallaci oso ezaguna izan zen bere ekintzailetasun antifaxistarengatik, baina, bizitzaren azken urteetan, New Yorkeko Dorre Bikien aurkako erasoaren ostean, jarrera islamofoboa besarkatu zuen. Eta horri egin zioten aipu eskuin muturreko liderrek, alegia, “Europako eta mendebaldeko balio kristauak aldarrikateari”. Hala, protestak Madrilgo Colon plazako argazki antzekoa utzi zuen, baina jende askoz gehiagorekin
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5