Zaitun

Zaitun

Hazien liburutegia

Ane Irazabal

Vivien Sansour ameslaria izan da beti. Betleem ondoan dagoen Beit Bala herrian jaio zen, eta, txikitan, olibondoen atzean ezkutatzea gustatzen zitzaion. Gurasoek Gazara eramaten zuten gaztetan; itsasoaz gozatzeko ezinbesteko helmuga zen familia palestinarrentzat. Vivienek gustuko zuen Gazako hondartzetako harea etxera eramatea. Kristalezko bote txikietan sartzen zuen, eta, gero, mahai gainera bota eta koloreztatu egiten zuen.

00:00 / 02:50

Entzuteko beste bide batzuk

Hazien liburutegia

Ane Irazabal

2020ko abenduak 16

Vivien Sansour ameslaria izan da beti. Betleem ondoan dagoen Beit Bala herrian jaio zen, eta, txikitan, olibondoen atzean ezkutatzea gustatzen zitzaion. Gurasoek Gazara eramaten zuten gaztetan; itsasoaz gozatzeko ezinbesteko helmuga zen familia palestinarrentzat. Vivienek gustuko zuen Gazako hondartzetako harea etxera eramatea. Kristalezko bote txikietan sartzen zuen, eta, gero, mahai gainera bota eta koloreztatu egiten zuen.

Vivienek ikerlaria izan nahi zuen eta hainbat urtez Hego Amerikan eta Amerikako Estatu Batuetan bizi izan zen. Baina iman bat izango balitz bezala, Palestinak dei egiten zion eta etxera itzultzeko ardura sentitzen zuen. Vivien ezagutu nuen lehen aldian, bere baratzeko limoi bat jaten ari zen azala eta guzti. “Horregatik naiz hain garratza”, esan zidan txantxetan. Orduan ulertu nuen Vivien ez zela nekazari arrunt bat.

“Zertan datza zure lanak?“, galdetu nion egun hartan. Jarduera nahiko abstraktua egiten dut”, erantzun zidan, “hazien liburutegi bat sortu du”. Denbora piska bat behar izan nuen hazien liburutegia zer zen ulertzeko. Funtsean, Vivienek eta beste hainbat nekazarik Palestinako jatorrizko haziak errekuperatzeko ikerketa lana hasi dute. Okupazioaren eta nekazaritza eredu industrialaren ondorioz, dagoeneko lantzen ez diren tomate, okra, babarrun eta pepino haziak berreskuratu dituzte eta datu-base antzeko bat sortu. 

Vivianek ez zuen inoiz imajinatuko bere lana azken urteetako proiekturik iraultzaileena bilakatuko zenik Palestinan. Israelgo okupazioaren aurkako erresistentziak aurpegi asko ditu, eta jatorrizko haziak errekuperatu eta berriz ere lantzeko ahaleginak izugarrizko olatua sortu du lurralde okupatuetan. Vivienek egunero aldarrikatzen du sumud-a edo arbasoen lurra defendatzeko eskubidea.

Saio honetako beste atal batzuk