Zaitun

Zaitun

Italiako politikaren antzerkia

Ane Irazabal

Erroman aspalditik bizi den nazioarteko korrespontsal batek, zera esan zidan behin: “Ez saiatu inoiz Italiako politika konprenitzen. Sistema hau ulertzeko doktorego bat beharko duzu; edo, bestela, Italian denbora luzez bizi eta hemengo politikarekin mimetizatu”. Orduan, iritsi berria nintzen Erromara. Ez nuen ulertzen zergatik zen herrialde hau gobernaezina. Italian krisi politiko guztiek drama bat dirudite eta mundu amaitzen dela dirudi. Baina gehienetan egoera lehengo testuingurura itzultzen da ezer gertatu izan ez balitz bezala.

00:00 / 3:37

Entzuteko beste bide batzuk

Italiako politikaren antzerkia

Ane Irazabal

2021ko urtarrilak 27

Erroman aspalditik bizi den nazioarteko korrespontsal batek, zera esan zidan behin: “Ez saiatu inoiz Italiako politika konprenitzen. Sistema hau ulertzeko doktorego bat beharko duzu; edo, bestela, Italian denbora luzez bizi eta hemengo politikarekin mimetizatu”. Orduan, iritsi berria nintzen Erromara. Ez nuen ulertzen zergatik zen herrialde hau gobernaezina. Italian krisi politiko guztiek drama bat dirudite eta mundu amaitzen dela dirudi. Baina gehienetan egoera lehengo testuingurura itzultzen da ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Italiarrak florentziarrak dira, alegia, izaera merkataria eta mediterraniarra daukate. Hemen ezer ez da hil ala bizikoa. Beti dago irtenbideren bat. Batzuek pentsatuko dute faltsuak direla. Izan ere, gai dira zurekin gobernu bat osatzeko, zuri bizkarra eman eta beste batekin koalizioa sinatzeko eta gero zure ondora berriz ere itzultzeko. Hori bai, beti irribarre batekin.

Italian, gobernu bat erortzen denean ez dira lehen bait lehen hauteskundeak deitzen. Errepublikako Presidenteak, super partes botere gorenak, parlamentuan gehiengo berriak bilatzeko agindua ematen du. Oro har, erraza da alderdiz aldatzeko prest dagoen parlamentari talde bat aurkitzea. Batzuek parlamentarismoaren heldutasuna deitzen diote horri; beste batzuek, berriz, makiabelismoaren adibiderik eredugarriena.

Agian komenigarria da atzera begiratzea eta historiari erreparatzea. Izan ere, italiarrek erregimen faxista suntsitu zuten eta okupatzaile naziak bota zituzten. Bai, suntsitu eta bota. Benito Mussolini ez zen bere ohean lasai hil. Diktadorea fusilatu egin zuten eta Milango Loreto plazan hankaz gora eseki.

Orduz geroztik, “nazio berriaren aitek” konstituzio perfektu bat sortu zuten. Botere banaketan eta bikameralismo perfektuan osatutako sistema, alegia, diputatuen ganberak eta senatuak botere bera dute. Baina politikak beti lortu du sistema gainditzea, eta, Italian, maliziak irabazi du: korridoreetako negoziaketak eta transfugismoak. Gaur egun arte. Azken egunetan bizi izan dugun hamaikagarren krisi politikoak argi uzten du hori. Italiak hamar gobernu izan ditu azken hamabost urtetan, ea nork gainditzen duen hori.

Saio honetako beste atal batzuk