Entzuteko beste bide batzuk
Kapitaina, nire kapitaina
Ane Irazabal
2019ko uztailak 3
Duela urtebete Maltan ezagutu nuen Carola Rackete. Uztaila zen, eta izugarrizko beroa egiten zuen Mediterraneoko uhartean. Sea Watch gobernuz kanpoko erakunde alemaniarrak bi kazetari onartu zituen haiekin erreskate misio bat jarraitzeko, eta gu aukeratu gintuzten.
Portuta iritsi ginenean, Sea Watch 3 ontziarekin topo egin genuen eta Racketek eman zigun ongietorria. Garai hartan ez zen ontziko kapitaina, tripulazioaren beharrak kudeatzen zituen arduraduna baizik. Oso pertsona serioa iruditu zitzaidan. Diziplina handikoa. Segurtasunaren gaineko ikastaro motz bat eman zigun, eta, ondoren, ontziko txoko guztiak erakutsi zizkigun: azpiko sototik hasi, anbulategitik pasa... eta kapitainaren gelara iritsi arte. Hitz gutxiko pertsona zela pentsatu genuen. Lotsa maskara serioan ezkutatu eta aitzitik antipatikoa egiten zaizun horietakoa.
Egunak pasatzen hasi ziren eta ontzia ez zen Maltako portutik ateratzen. Lehenik matxura batek luzatu zuen irteera. Gero, berriz, Valettako gobernuaren debekua iritsi zen: aurrerantzean erreskate ontziak ezingo dira Maltako portutik atera edo Maltako portura sartu.
A ze belarrondokoa jaso genuen albistea jakin genuenean! Tripulazioa haserretzen hasi zen, eta portuaren aurrean protestak antolatzen. Orduan ezagutu nuen Racketeren benetako lidergoa. Neska lotsatia eraldatu egin zen eta Valettako gobernuarekin bitartekari lanak hasi zituen. “Gu itxaroten gauden bitartean 15 pertsona ito dira Mediterraneoan”, esan zidan eta Sea Watcheko Berlingo kideekin batera prentsa mobilizatzeari ekin zion. “Kazetariak beharrezkoak zarete presio egiteko”, erantsi zuen. Azkenean, ontziak ez zuen portutik ateratzeko baimenik jaso eta kazetariak joan egin ginen. Une horretan pentsatu nuen Sea Watchen amaiera zela hori. Baina ez, hilabete batzuk geroago itsasora atera zen. Berriz ere.
Racketeri elkarrizketa bat eskatzen nion bakoitzean, ezetz erantzuten zidan. Ez zitzaiola telebista eta arreta mediatikoa gustatzen. Nahiago zuela gerizpean gorde. Horregatik, aste honetan mundu guztiak haren izena ikasi duenean, iaz ontziko brankan izan genituen elkarrizketen inguruan hausnartu dut. Racketek azaldu zidan ontzi izotz-hausle batean lan egin zuela Ipar Poloan. Kontatu zidan larrialdi klimatikoaren ondorioak agerikoak zirela, eta ozeano Atlantikoa Mediterraneoa baino itsaso zintzoagoa dela. “Atlantikoa erasokorragoa dirudi, baina Mediterraneoak aurpegi bikoitza du. Barea iruditzen zaigu, baina olatuak altxatzen direnean, akabo”. Racketek naturaltasun osoz nabarmendu zidan Ipar Poloko misioetan tripulazioko kideek egunak pasatzen zituztela elkarri hitz egin gabe, soilik hango egoera behatzen. Hala, azken egunetan behin eta berriz pentsatu dut zenbat ariko den sufritzen foko mediatiko guztiak harengan jarrita daudela ikustean.
Ziur nago min egin diotela sarean jaso dituen eraso anonimoek, baina, aldi berean, lepoa jokatuko nuke ez zaizkiola heroi aldarrikapen hutsalak gustatu. Finean, bizi duen une historikoa ezin hobeki ulertu duen eta horri erantzun bat ematen saiatu den pertsona arrunta da Rackete. “Etorkizunean ez dut neure buruaz lotsa sentitu nahi, ez dut ‘nik ez nekien’ esateko beharra sentitu nahi. Badakit Mediterraneoan zer ari den gertatzen eta nire esku dagoena egiten ari naiz”. Racketeren hitzak. Kapitaina, nire kapitaina.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5