Entzuteko beste bide batzuk
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
Ane Irazabal
2021ko martxoak 10
Italiarrei izugarri gustatzen zaie anglizismoak erabiltzea. Hizkuntza aberatsa daukatela jakin badakite, baina cool-a bilakatu da han eta hemen ingelesezko hitzak esatea. Kazetaritzak eginkizun handia bete du anglizismoen erabilera neurrigabean. Ander Izagirre kazetariak behin esan zidan: “Konturatu zara mundu guztiak capo hitza erabiltzen duela mafiako buruzagien inguruan hitz egiteko, eta italiarrek boss esaten dutela”? Ingelesa oso gutxi menderatzen duen gizarte batean, barregarri suerta daiteke joera hori. Edonola ere, Italian inork ez du betondoa zimurtzen, eta, horregatik, iaz inork ez zuen ezer esan Italiako gobernuak konfinamendu orokorra iragarri eta lockdown hitza erabili zuenean.
Gaur urtebete bete da Italia osoa mundutik isolatu zenetik. Gogoan dut Giuseppe Conte lehen ministro ohiak konfinamendua iragarri zuen martxoaren 9ko gau hotz hura: “Bihartik aurrera, denak etxera. Ez dugu galtzeko denborarik”. Lehen ministroa urduri agertu zen, izan ere, bazekien errealitatea zirudiena baino arduragarriagoa zela. Ez ziren PCR proba nahikoa egiten eta iparraldeko Lombardia eskualdean jendea etxean eta laguntzarik gabe hiltzen ari zen. Hala, konfinamendu orokorra inposatu zuen munduko lehen herrialdea izan zen Italia birusaren hedapena geratzeko helburuz. Egun bat geroago, Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19a mundu mailako pandemia izendatu zuen, alegia, osasun krisi global bat.
Hasieran, Europaren paria bilakatu zen Italia. Ondoko herrialdeek tristuraz eta distantziaz begiratzen zioten hemen gertatzen ari zenari, haiei inoiz iritsiko ez balitzaie bezala. Ordura arte, Italiak Txinarekin izan zuen jarrera bera nabaritzen genuen. “Zer moduz zaudete, zaindu zaitezte”, esaten zidaten behin eta berriz Euskal Herritik. Nire erantzunak, berriz, etsitasuna islatzen zuen: “zuek zaindu zaitezte, gu iritsi garen egoerara ez iristeko. Birusari aurre hartu eta Italiak egin dituen akatsak ez errepikatu”. Halere, domino efektu bat balitz bezala, Europako herrialde gehienek akats berak errepikatu zituzten.
Orduz gerotik, urte zeharo arraroa izan da. Askotan izan dut etorkizunetik hitz egiten ari nintzenaren sentsazioa. Ardura eta etsipena eguneroko kontua izan dira, eta, gaur, konfinamendua hasi zenetik urtebete betetzen den honetan, hamar urte igaro direla dirudi.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5