Entzuteko beste bide batzuk
Lampedusako medikua
Ane Irazabal
2019ko ekainak 5
Gianfranco Rosi zinemagilearen Fuocoammare dokumentalean ikusi nuen lehen aldiz Pietro Bartolo. Ordenagailuaren aurrean, migratzaileez beteriko egurrezko ontzi baten argazkia deskribatzen ari zen. "Ontziaren bizkarrean lehen mailako migratzaileek bidaiatzen dute, 1500 dolar ordaintzeko gai direnak. Azpian berriz, bigarren mailakoak. Eta azkenaren azkenak, itsasontziko sotoan doaz", deskribatu zuen hunkituta. Gogoan dut ontzi hori Lampedusara iritsi zen eguna. Porturatu bezain laster, banan-banan hasi ziren ateratzen iheslariak. Lehenik emakumeak eta haurrak, eta gero gizonezkoak. "Zenbat pertsona kabitzen dira ontzi madarikatu horretan?", pentsatu zuen Bartolok.
Agian, bazekien Lampedusako anbulategian ez zeukala denei fundamentuzko arreta eskaintzeko baliabiderik. Eta amorrua ematen zion horrek. Bada, Bartolo mediku bat baino gehiago da. Azken urtetan, ia bakarrik, soilik bi eskurekin, inoiz ez ikusitako larrialdi humanitarioari aurre egin behar izan dio. "Lampedusan ez dago ospitalerik, eta gaixo larriak helikopteroz eraman behar dituzte Siziliara", esan zidan behin aurrez-aurre elkarrizketatu nuenean.
Baina bizirik ateratakoak baino gogorragoa da hildakoak identifikatzea. 2013ko urriaren 3an, 500 pertsonez beteriko ontzi batek su hartu zuen Lampedusatik soilik itsas-mila erdira. Larrialdi zerbitzuek 150 iheslari bizirik erreskatatu zituzten eta 200 hildako identifikatu. Gainontzekoak, itsasoak irentsi zituen.
Lampedusa uharte ahaztua da italiarrentzat. Berez, Siziliako eskualdearen agindupean dagoen arren, geografikoki Tunisiatik hurbilago dago. Lampedusako herritarrentzat "turkiarrak" dira Mediterraneoaren hegoaldeko itsasbazterretik iristen diren kanpotar guztiak. Nolabait, argentinarrek Atlantikoko beste aldetik heldu ohi zirenei "gallego" esaten zieten bezala. Bada, XVII.mendean turkiarrek eta espainiarrek gogor borrokatu zuten uhartearen kontrola eskuratzeko. 1951era arte ez zen argindarra iritsi Lampedusara, eta 1975era arte ez zen telebistarik piztu.
Halere, Bartolori ez dio inoiz atentziorik eman hiri handien modernotasunak. Lampedusan jaio eta bertan lan egiteko konpromisoa berretsi zuen, nolabait, bertan bizi diren arrantzale gehienek bezala. Baina hasiberria zenean ez zekien bere lana erresistentzia proba bat ere bilakatuko zela. Hala, Europako bozetarako hauteskundeetan bere hautagaia aurkeztea erabaki zuen Sizilia eta Italia erdialdeko barrutietan eta bosgarren hautagairik bozkatuena izan da Italian. Eta bere ahotsa altxatuko du Bruselan. Lampedusa berriz ere ahaztua izan ez dadin.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19