Zaitun

Zaitun

Louise Michel

Ane Irazabal

“Kaixo, Pia. Zuri buruz irakurri du hedabideetan. Pertsona ikaragarria dirudizu. Erresuma Batuko artista bat naiz, migrazioaren krisiaren inguruan hainbat artelan egin ditut eta ezin dut dirua niretzat gorde. Irabazitakoa erabil dezakezu ontzi berri bat erosteko?” Horrela aurkeztu zitzaion Banksy grafitigilea Pia Klemp ekintzaileari. Hartu dirua eta erabil ezazu Mediterraneoan bizitzak salbatzeko. Nola erreakziona dezake edozein pertsonak halako mezu bati? Txantxa bat dela pentsatu edo lanari ekin. Piak bigarrena aukeratu zuen eta emaitza azken egunetan ezagutu dugu: Louise Michel izena du salbamendu ontzi berriak.

00:00 / 03:19

Entzuteko beste bide batzuk

Louise Michel

Ane Irazabal

2020ko irailak 9

“Kaixo, Pia. Zuri buruz irakurri du hedabideetan. Pertsona ikaragarria dirudizu. Erresuma Batuko artista bat naiz, migrazioaren krisiaren inguruan hainbat artelan egin ditut eta ezin dut dirua niretzat gorde. Irabazitakoa erabil dezakezu ontzi berri bat erosteko?” Horrela aurkeztu zitzaion Banksy grafitigilea Pia Klemp ekintzaileari. Hartu dirua eta erabil ezazu Mediterraneoan bizitzak salbatzeko. Nola erreakziona dezake edozein pertsonak halako mezu bati? Txantxa bat dela pentsatu edo lanari ekin. Piak bigarrena aukeratu zuen eta emaitza azken egunetan ezagutu dugu: Louise Michel izena du salbamendu ontzi berriak.

Pia Klemp 2018an ezagutu nuen, alegia, Sea Watch salbamendu ontziko kapitaina zenean. Esperientzia handiko itsas-emakumea zen eta ondo zekien ontzia eta tripulazioko kideak gobernatzen. Sea Watcheko kapitaina baino gehiago, Juventa ontziko burua ere izan zen, eta, pertsonen trafikoa egotzita, haren kontrako epaiketa baten zain zegoen. Zuzena, argia praktikoa iruditu zitzaidan Pia. Eta sentikortasun handikoa.

Piak argi dauka Banksyk bere ekintzailetasun politikoarengatik aukeratu duela. Izan ere, harentzat itsas salbamendua ez da keinu humanitarioa, borroka antifaxistaren testuinguruan dagoen ekintza bat baizik. Ezagutu nuenean, betirako gogoan geratu zitzaizkidan haren lehen hitzak: “Nire eginkizuna ez da erabakitzea nork merezi duen bizitzen jarraitzea eta nork ez. Nire lana da arriskuan dauden pertsona guztiak salbatzea. Noski erreskatatzen ditugun migratzaileen artean pertsona onak eta txarrak daudela! Baina anbulantzia gidatzen duenak ez du galdetzen laguntzera doanaren kurrikuluma”.

Lema hori hasiera-hasieratik bete duelakoan nago. Louise Michelek 219 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko lehen misioan eta Klempek izugarrizko arreta mediatikoa eskuratu du. Batere gustatzen ez zaion arreta mediatikoa. 

Saio honetako beste atal batzuk