Entzuteko beste bide batzuk
Mediterraneoa
Ane Irazabal
2022ko apirilak 27
Itsas salbamenduan aritzen den lagun ekintzaile baten deia jaso nuen duela hainbat egun. Larrituta zegoen. “Azken egunetan, etorkinez beteriko ontzien etorrera handitu da eta gero eta baliabide gutxiago daude Mediterraneoan”, esan zidan: “Ukrainako gerrak eztanda egin zuenetik, gobernuz kanpoko erakundeen eta Europako gobernuen laguntza bertara bideratu da. Inor gutxi gogoratzen da Mediterraneoaz”.
Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik asilo eskatzaileak modu seguruan, hegazkinean, ekartzen dituzten korridore humanitarioak ere gutxitu egin dira aurten. Horretaz ere kexu agertu da nire lagun italiarra. Pasa den negua azken urteetako isilena izan da Mediterraneo itsasoan. Gutxi jakin dugu bertan izan diren erreskateen eta hondoratzeen inguruan. Baina Italiako barne ministerioak emandako datuen arabera, 2022ko urtarrilaren 1etik apirilaren 26ra 9.597 pertsona iritsi dira itsasoa zeharkatu ostean. 2021eko eta 2020ko datuak gainditu dira Italian, halere, patera horien barruan zeuden pertsonen gaineko irudi eta testigantza gutxi iritsi zaizkigu.
Nolanahi ere, badago beste datu bat, askotan, estatistika eta grafikoen artean desagertu egiten dena. Italian lehorreratzen diren etorkin gehienak Saheletik datoz, Sahara azpiko lurralde lehorretik, eta horietako asko migratzaile klimatikoak dira. Atentzio handia ematen dit haiekin hitz egitean ez direlako horretaz jabetzen. Pobreziatik ihes egin dutela, alegia, miseriak inguratu dituela aldarrikatzen dute gehienek. Baina zerk eragin du pobretasun progresibo hori? Piska bat arakatuz gero, erraza da ohartzea horietako asko abeltzain nomadak zirela eta desertifikazio etengabeak haien familien bizimodua errotik aldatu duela. Landa eremutik hiriguneetara alde egin dute, eta handik Europara.
Klima larrialdiaren ondorioz ihes egiten dutenen iritsiera progresiboaren aurrean, Italiak eta beste hainbat herrialdek erabaki berritzailea hartu dute: horiei ere babes politikoa eskaintzea. Datozen urteetako erronkarik handienetakoa izango da larrialdi klimatikoak eragingo duen migrazioa. Hori identifikatzea eta egoerari erantzun bat ematea dira hain begi bistakoak ez diruditen estrategiak. Mediterraneo itsasotik iristen direnen testigantzek badute zer esan.
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5