Zaitun

Zaitun

"Olibondoen ebola"

Ane Irazabal

Droneko irudiek ez dute zalantza izpirik uzten. Italiako Apulia eskualdeak desertu marroia dirudi. Duela urte batzuk satelite berari erreparatu izan bagenio, puntu berdez beteriko pasaia ikusiko genukeen.

00:00 / 3:11

Entzuteko beste bide batzuk

"Olibondoen ebola"

Ane Irazabal

2019ko abuztuak 14

Droneko irudiek ez dute zalantza izpirik uzten. Italiako Apulia eskualdeak desertu marroia dirudi. Duela urte batzuk satelite berari erreparatu izan bagenio, puntu berdez beteriko pasaia ikusiko genukeen. Baina egoera aldatu egin da. Puntu berdeak desagertu egin dira.

Apulia, olibondoz beteriko eskualdea da. Italia hegoaldeak herrialde osoan kontsumitzen den olioa ekoizten du eta beste hainbeste esportatu. Zuhaitzek hitz egingo balute! Olibondoak Italiako historia bizia dira. Lehen Mundu gerratik onik atera ziren, Benito Mussoliniren faxismoa gainditu zuten eta II. Mundu Gerrako bonbardaketak atzean utzi zituzten. Italiak monarkia kanporatu eta errepublikaren aroari hasiera eman zion. Eta olibondoek hor jarraitzen zuten. Baina orain bakteria batek arriskuan jarri du dena. Xylella du izena eta arbola ukitzen duen unetik heriotzera kondenatzen du.

Duela hamar urtera arte, Pierok ez zekien Xylella izeneko bakteria bat existitzen zenik. Lecce probintziako nekazariak olibondoz beteriko 3 hektarea ditu. Mila zuhaitz inguruk bigarren mendeurrena bete dute. Piero hunkitu egiten haren olibondoei buruz hitz egiten duenean.

Eta ez da gutxiagorako. Olibondoek Pieroren lurren historia kontatzen dute. "Zuhaitz batek zera esaten du: nigan nukleoa ezkutatzen da, txinparta bat, pentsamendu bat, betiereko bizitzaren bizitza naiz", dio Hermann Hesse idazleak El Caminante liburuan. Olibondoak jainkoen opariak ziren Antzinako Grezian eta sinbolo sakratuak judaismoan eta kristautasunean. Italian urre horia esaten zaio olioari.

Halere, Pierok ehun zuhaitz moztu behar izan ditu. Xylella bakteriarekin kutsatu dira. Une batetik bestera sikatzen hasi eta hil egin direla gogoratzen du Pierok. "olibondoen ebola" izenarekin batailatu dute zientzialariek. Eta bereak bakarrik ez, azken urtetan milioi bat olibondo inguru desagertu dira. Nekazariek ez dakite zer egin. Apuliaren paisaia eta milurteko ohiturak desagertzeko zorian daude. Zergatik ez du inork ezer egiten? Salatzen du Pierok. Italia hegoaldea Bruselatik oso urrun dago. Europaren laguntza ez da iristen. Gaixotasuna, halere, kontinente osoan zabaltzen ari da.

Saio honetako beste atal batzuk