Entzuteko beste bide batzuk
Olibondoen zaindaria
Ane Irazabal
2021ko apirilak 28
Oso zaila egiten zait lagunei buruz idaztea edo haien inguruan hedabideetan hitz egitea. Nire bizitza pribatuaren gainean oso lotsatia naiz eta uste dut ingurukoak aipatzen ditudanean, haien esfera pribatua ere urratzen ari naizela. Oso gutxitan mintzatu naiz nire bizitzan ezinbesteko zutabea izan den lagun palestinar bati buruz. Baha Hilo nire pisukidea izan zen 26 urterekin Palestinara iritsi nintzenean. 2011. urtea zen, heldu berria nintzen eta martziana bat nirudien. Baha, berriz, Betleemgoa da eta inork baino hobeto ezagutzen zituen lurralde okupatuak. Ile kizkur luzeekin, rastafariek eramaten duten telazko txanoarekin eta “Intifada 48” kamisetarekin, Bahak berezko estiloa zuen. Pazientzia eta maitasun guztiarekin jaso ninduen. Ordura arte, ez genuen elkar ezagutzen eta asko mesfidati agertu ziren neska atzerritar batek eta mutil palestinar batek apartamentu bat partekatzen zutelako. Baina Baha benetako laguna bihurtu zen, alegia, urteek eta distantziak ezabatzea lortzen ez duten laguntasun hutsa hezurmamitu genuen. Nire ibilbide profesionalaren hastapenetan eta unerik konplikatuenetan, izugarrizko makila emozionala bilakatu zen.
Bahak Palestinako erresistentziaren aurpegi berria erakutsi zidan, alegia, olibondoena. “Non egiten duzu lan? Galdetu nion Bahari ezagutu nuen lehen egunean”. “Zisjordaniaren barruan, han eta hemen aritzen naiz. Lurra da nire bulegoa”, erantzun zidan. Baharen lana oso monotonoa eta sinplea dela pentsa daiteke. Bere eginkizuna da neguan olibondoak landatzea eta udazkenean olibak jasotzea. Urtero prozesu bera. Halere, ezer ez da dirudien bezain erraza. Baharen To Be There elkarteak, kolono juduek suntsitutako lurretan landatzen dituzte olibondoak, batez ere, kolonien inguruetan edo banaketa hesiaren perimetroan. Palestinarrei lapurtutako lursailak berriz ere errekuperatzeko lan nekaezina da. Batzuetan olibondoak landatzen dituzte, eta, astebeteren buruan, apurtuta edo erreta agertzen dira. Eginkizun hori burutzeko, Bahak ekintzaile atzerritarrak gonbidatzen ditu palestinarren egunerokoa nolakoa den aurrez-aurre ikus dezaten. “Murgiltze-programa sutsua”, esaten du berak txantxetan. Eta azken hamabost urtetan bere mezua mundu zabalera iritsi da. Hedabideen lerroburuak betetzen ez dituen ekintzailetasun isila bezain ezinbestekoa.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Teknokratarik politikoena
2021ko otsailak 10
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5