Entzuteko beste bide batzuk
Patruila neonaziak
Ane Irazabal
2021ko urriak 27
Sare sozialek piztu dituzte alarma guztiak. ‘III. Bidea’ talde neonaziak Poloniarekiko muga patruilatzeko deialdia bota du, handik Alemaniara iristen saiatzen diren asilo eskatzaileak atzemateko. Haiek ‘ehiza’ hitza erabiltzen dute eta ez dira lehenak. Duela sei urte, paramilitar hungariarrek ere halako patruilak antolatu zituzten Serbiatik Europako Batasunera zeharkatzen saiatzen ziren errefuxiatuak harrapatzeko. Mugan atzematen zituztenean, poliziari deitzen zioten eta batzuetan errefuxiatuak jipoitzen zituzten. Beldurraren estrategia deitzen zioten paramilitarrek.
Alemaniako eskuin muturra inbasioaren ideia xaxatzen hasi da berriz ere, eta arrazoia politikoa da zeharo. Azken bi hilabeteetan gora egin du Bielorrusiatik Poloniara eta handik Alemaniara zeharkatzen saiatzen diren asilo eskatzaileen kopuruak. Ping pong partida baten protagonistak izango balira bezala, errefuxiatuak Minsek eta Bruselaren arteko hika-miken biktimak dira. Alemaniako gobernuak adierazi du iragan abuztutik gora egin duela Poloniako muga gurutzatu eta herrialdera sartzen diren pertsonen kopuruak eta Bielorrusiari botatzen dio errua, argudiatuz, Alexander Lukashenko presidenteak EBa mehatxatu nahi duela hari inposatutako zigorrengatik. Bruselaren esanetan, Lukashenkok ateak ireki die Irakeko, Siriako eta Yemengo errefuxiatuei, bisaturik gabe Minskera abioiez bidaiatzeko, eta, hara iristean, Europako Batasunera zeharkatzera animatzen ditu.
Arazoa da Poloniara iristen direnean, Varsoviako poliziak Bielorrusiara bueltatzen dituela. Poloniak 3 kilometroko esklusio eremua ezarri du mugaldean. Oso gutxik lortzen dute Poloniara zeharkatu eta handik Alemaniara gurutzatzea. Gehienak mugaldean daude kanpatuta, basoetan ezkutatuta. Baina neonaziek inbasioaren inguruan hitz egiten jarraitzen dute eta inork ez ditu haien patruilak geratu.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21