Zaitun

Zaitun

Profezia

Ane Irazabal

Pier Paolo Pasolinik inork baino hobeto ezagutzen zituen Erromako azpimunduak, izkina ilunak, irteerarik gabeko txokoak. Erromara lehen aldiz iristen zarenean, edertasunak txunditzen zaitu. Inguruan ez duzu edertasuna besterik ikusten. Baina mafiako buru batek behin esan zuen bezala, Erroman hiru errealitate bizi dira: “Goian bizidunak, behean hildakoak eta erdian Mondo di Mezzo edo erdiko mundua. Eta ofizialki existitzen ez den geruza horretan edozer gauza gerta daiteke”.

00:00 / 3:16

Entzuteko beste bide batzuk

Profezia

Ane Irazabal

2020ko abenduak 2

Pier Paolo Pasolinik inork baino hobeto ezagutzen zituen Erromako azpimunduak, izkina ilunak, irteerarik gabeko txokoak. Erromara lehen aldiz iristen zarenean, edertasunak txunditzen zaitu. Inguruan ez duzu edertasuna besterik ikusten. Baina mafiako buru batek behin esan zuen bezala, Erroman hiru errealitate bizi dira: “Goian bizidunak, behean hildakoak eta erdian Mondo di Mezzo edo erdiko mundua. Eta ofizialki existitzen ez den geruza horretan edozer gauza gerta daiteke”.

Pasoliniri ez zitzaion gustatzen hiriaren irudi Fellinianoa islatzea. Bere lagun zinemagileek Via Venetoko kafe kosmopolitak edo erdiguneko terrazetako festak gustuko zituzten. Pasolinik, berriz, nahiago zituen Pignetto eta Torpignattara auzoetako taskak. Erroman, aldirietako trattoria gehienek aldarrikatzen dute Pasoliniren jatetxe gustukoena zirela.

Pasolini partisanoa zen, komunista eta ezkertiarra. Poeta eta zinemagilea. Aitzindaria izan zen gauza askotan. Migrazioaren drama beste inork baino hobeto kontatu zuen Profezia poesian.  

Kultur adierazpen kritikoa eta askea defendatzen zituen Pasolinik. Homosexuala zen eta hori ere askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzen zuen. Argi-ilun eta izaera askotako pertsona zen eta ez zituen ilunak ezkutatzen. Pasolinik feminismoa mespretxatzen zuen eta adin txikiko mutilak bortxatu izanaren gerizpeak bizitza osoan jarraitu zion.  

Berrogeita bost urte igaro dira Ostiako ur-aerodromoaren inguruetan hainbat pertsonek Pasolini jipoitu eta hil zutenetik. Gazte prostitutu batekin omen zegoen kotxean. Baina haren lagunek ez zuten inoiz onartu bere hilketa prostituzioari edo homosexualen arteko liskar bati lotuta zegoenik.  Berroigeita bost urteren ostean, Italiako intelektualik konplexuaren itzala oso luzea da.

Saio honetako beste atal batzuk