Entzuteko beste bide batzuk
Sagar ustelak
Ane Irazabal
2021ko uztailak 7
2020ko apirilaren lehen astean 13 preso hil ziren Italiako kartzeletan. Albisteak hedabide gehienen lerroburuak bete zituen. Pandemiaren hasieran geunden eta bizi genuen egoerari buruz ez genuen ezer ulertzen. Egun horietan militarren kamioiek hilkutxak eramaten zituzten, ospitaleak kolapsatuta zeuden, Italiak eguneko 900 hildako ofizial zenbatzen zituen, eta, nahasmen horretan, herrialde zabaleko espetxeetan, protestak zabaldu ziren.
Egun horietan oso zaila zen Italiako kaosean zentzu piska bat jartzea. Munduaren amaiera iristen ari zela zirudien. Kartzeletan hala izan zen. Presoek salatu zuten azkenaren azkenak zirela eta gobernuak ezarritako segurtasun neurriek haiei eragiten ez zietela. Espetxeetako gainpopulazioa ez zen arazo berria, baina pandemiari aurre egiteko protokolo serioak falta ziren. Ez zegoen musukorik eta beldurra zabaldu zen barruan lehen kasu positiboak konfirmatu zirenean. Presoek ez zuten kanpotik inolako informaziorik jasotzen, eta, egoera okertzeko, senideen bisitak debekatu zizkieten.
Domani egunkariko Nello Trocchia kazetariak duela zortzi hilabete jaso zituen lehen konfinamenduan Italiako espetxeetan izan ziren tortura kasuen salaketak. Bere lehen artikulua iragan irailean publikatu zen eta erakusten zuen Napoliko Santa Maria Capua Vetere kartzelako protestak indarkeriaz isildu zituztela. Halere, espetxe hartako zaintza kamerek hartutako irudiak publikatu diren arte, albisteak ez du inolako oihartzunik izan. Irudietan ikusten da guardiak presoak jipoitzen, tartean, gurpil aulkian dagoen bat.
Guztira, 52 polizia atxilotu dituzte tortura delituak egotzita eta poliziaren sindikatuak zein justizia ministerioak esan dute “sagar ustelak” direla. Gobernuak ikerketa egingo dela agindu du. Baina bideoak olatu antzeko bat abiarazi du eta beste hainbat kartzelatatik ere salaketak iritsi dira. Hala, olatu beraren eraginez, ofizialki gaindosiaren ondorioz hil ziren 13 presoen izen-abizenak publikatu dituzte, lehen konfinamenduan kaosaren erdian ahaztu ziren heriotzak iker daitezen.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1