Zaitun

Zaitun

San Calistoko euskalduna

Ane Irazabal

Podcast bat baino, jarraian datorrena Luca Ricciren eta nire arteko solasaldi bat da gehien gustatzen zaigun Erromako txokoan.

00:00 / 3:35

Entzuteko beste bide batzuk

San Calistoko euskalduna

Ane Irazabal

2021ko ekainak 23

Podcast bat baino, jarraian datorrena Luca Ricciren eta nire arteko solasaldi bat da gehien gustatzen zaigun Erromako txokoan.
San Calisto Trasteveren bihotzean dago eta  Marcello Fortik ireki zuen
1969an salmentan zegoen lokal bat erosi ostean. Bere lema
 “pertsona ona izatea” izan da orduz geroztik. Taberna ikonikoak bezero leialak ditu, agian, auzoak pairatu duen gentrifikazioari eutsi dion bakarrenetakoa delako.
Luca Koliseoa baino erromatarragoa da, izan ere, duela 34 urte jaio zen Erromaren alde zaharrean, alegia, Navona plazaren eta Panteoiaren artean. Baina città eterna zeharo aldatu da azken hamarkadetan, pandemiak egoera piska bat aldatu duen arren. Halere, Erroma beti izango da Erroma.

Saio honetako beste atal batzuk