Zaitun

Zaitun

Selam Palace

Ane Irazabal

Erromako Romanina auzoaren ondoan, Europako zinema estudiorik garrantzitsuenak daude, alegia, Cinecittà estudioak. Italiako Hollywood izenarekin ere ezaguna da eremua. Bertan grabatu dira Ben Hur klasikoa eta Gangs of New York garaikidea. Bertan egin zituen Federico Fellinik bere filmik ikonikoenak.

00:00 / 2:40

Entzuteko beste bide batzuk

Selam Palace

Ane Irazabal

2020ko apirilak 22

Erromako Romanina auzoaren ondoan, Europako zinema estudiorik garrantzitsuenak daude, alegia, Cinecittà estudioak. Italiako Hollywood izenarekin ere ezaguna da eremua. Bertan grabatu dira Ben Hur klasikoa eta Gangs of New York garaikidea. Bertan egin zituen Federico Fellinik bere filmik ikonikoenak.

Cinecittà estudioetatik metro gutxira, izen zinematografikoa daukan beste eraikin ezagun bat dago: Selam Palace. Tor Vergata unibertsitateko letren fakultatea izan zen urte luzez, baina, 2006tik aurrera, Italiako hiriburura iristen diren eta harrera zentroetan onartzen ez dituzten migratzaileen etxea bihurtu da.

Egun Eritrea, Somalia eta Sudango 800 pertsona bizi dira eta azken egunetan izugarrizko arreta mediatikoa eskuratu du. Arrazoia? Ba bi pertsonek positibo eman dute koronabirusaren proban eta Italiako gobernuak eraikin guztia “zona gorria” izendatzea erabaki du.

Militarrek eraikin guztia inguratu dute eta barruan bizi direnentzat ezinezkoa da bertatik ateratzea. Selam Palace Erromako lehen ‘zona gorria’ bilakatu da eta barruan bizi direnak hiritik isolatu dituzte. Azken egunetan, boluntarioek maskarillak bidali dizkiete, baina barruan daudenek argi esan dute denei probak zizkietela

Baina proba nahikorik ez dagoenean, nola lortu azkenaren azkenei testak egitea? Barruan daudenak abandonatuta sentitzen dira. Selam Palace aspalditik da Erroma gune ahaztuenetako bat. Kotxeak eta herritarrak aurretik pasatzen dira eta ez dizkiete bertan bizi direnen presentzia erreparatzen. Orain koronabirusak gehiago baztertuko dituela uste dute barrukoek. Gaixotasunaren estigma eta arrazakeria, biak batera.

Saio honetako beste atal batzuk