Entzuteko beste bide batzuk
Teknokratarik politikoena
Ane Irazabal
2021ko otsailak 10
Mario Draghi Romulo eta Remo baino erromatarragoa da. Hain da erromatarra, Roma Futbol Taldeko jarraitzaile amorratua dela. “Francesco Totti betirako”, esan zuen duela lau urte, Romako kapitaina erretiratu zenean. Hori da Draghik bere zaletasunei buruz egin duen adierazpen bakarra. Draghi Erroma erdigunean jaio zen eta hamabost urterekin gurasoak galdu zituen oso tarte gutxirekin. Familiaren buru bilakatu zen orduan, eta anai-arreba txikiak zaindu zituen. Jokabide paternalista eta mesianiko horrek bizitza guztian jarraitu dio. “Familia salbatu nuen, euroa ere bai. Orain Italiaren txanda da”, pentsatuko du agian.
Draghi katolikoa da, oso sinistuna, eta Ignazio Loiolakoaren jaieraduna. Oso ongi ezagutzen ditu Erromako botere jauregiak. Italiako hiriburua oso klasista da. Non ikasi duzun eta non bizi zaren jakiteak, eragin handia dauka nor bilakatuko zaren erabakitzeko. Draghik EUR auzoko Massimiliano Massimo institutu jesuitan ikasi zuen, besteak beste, Italiako patronalaren buru izan zen Luca Cordero di Montezemolorekin.
Draghik oso perfil publiko baxua dauka eta azken egunetan italiar askok elkarri galdetzen diote zein ideologia daukan. Mattarelak kargua eman zionean, 400.000 italiarrek bilaketa hori Google-en Draghiren jarrera politikoak ezagutzeko. Lehen hamabi orduetan interneteko bilatzailean gehien erabili ziren hitzak “ideologia” eta “Super Mario” izan ziren. Ekonomikoki, berriz, argi dago nondik joko duen. Draghik esan du goitik beherako erreformak egin beharko dituela. Baina politikoki? Italian askok ez dute begi onez ikusten gobernu teknokrata bat sortzea. Posible da %100ean teknikoa izango den exekutibo bat? Teknokratek ideologia daukate, Draghik ideologia dauka, eta gobernu teknikoak politikoak ere badira.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Berdeak eta haien printzipioak
2022ko ekainak 29
-
Faxismoaren aldarrikapena
2022ko ekainak 15
-
Ordain historikoa
2022ko ekainak 1
-
Ukrainara itzultzea
2022ko maiatzak 11
-
Mediterraneoa
2022ko apirilak 27
-
Ostpolitik
2022ko apirilak 13
-
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak
2022ko martxoak 30
-
Ala eta homosexualitatea
2022ko otsailak 16
-
Kieveko normaltasuna
2022ko otsailak 2
-
4-4
2022ko urtarrilak 19
-
Arkitektura eta memoria historikoa
2022ko urtarrilak 5
-
Day X
2021ko abenduak 15
-
Genozidioa
2021ko abenduak 1
-
Berlingo vietnamdarrak
2021ko azaroak 10
-
Patruila neonaziak
2021ko urriak 27
-
Azken naziak
2021ko urriak 13
-
Merkel eta feminismoa
2021ko irailak 15
-
Iritsi berria
2021ko irailak 1
-
Genova, 20 urteren ondoren
2021ko uztailak 21
-
Sagar ustelak
2021ko uztailak 7
-
San Calistoko euskalduna
2021ko ekainak 23
-
Werther efektua
2021ko ekainak 9
-
Aidako haurtzaindegia
2021ko maiatzak 26
-
Partisano beltza
2021ko maiatzak 12
-
Olibondoen zaindaria
2021ko apirilak 28
-
Emakumeak eta sexua
2021ko martxoak 24
-
Konfinamendu hitza ikasi genuen eguna
2021ko martxoak 10
-
Mussoliniren maitale judua
2021ko otsailak 24
-
Italiako politikaren antzerkia
2021ko urtarrilak 27
-
Agitu Ideo Gudeta
2021ko urtarrilak 13
-
Hazien liburutegia
2020ko abenduak 16
-
Profezia
2020ko abenduak 2
-
Atzo eta gaur
2020ko azaroak 18
-
Idania
2020ko azaroak 4
-
Fetuen hilerria
2020ko urriak 21
-
Urtemuga beltza
2020ko urriak 7
-
Lesboseko begiak
2020ko irailak 23
-
Louise Michel
2020ko irailak 9
-
Amatrice, lau urte geroago
2020ko abuztuak 26
-
Al-Sisi, aliatu maite hori
2020ko abuztuak 12
-
Bergamoko sarraskia
2020ko ekainak 17
-
Erromako merkatuak
2020ko ekainak 3
-
Gobernadore sheriffa
2020ko maiatzak 20
-
Hanifa
2020ko maiatzak 6
-
Selam Palace
2020ko apirilak 22
-
Zona gorria
2020ko apirilak 8
-
Baikortasunetik eskizofreniara
2020ko martxoak 25
-
Lesboseko arrantzalea
2020ko martxoak 11
-
Napoliko belaontziak
2020ko otsailak 26
-
Etorri nirekin Erroma ezagutzera
2020ko otsailak 12
-
Palestinako hazien zaindaria
2020ko urtarrilak 29
-
Hammamet
2020ko urtarrilak 15
-
75190. na
2019ko abenduak 11
-
Sardina bat, bi sardina
2019ko azaroak 27
-
Udazkena Bosnian
2019ko azaroak 6
-
“Harrotasun italiarra”
2019ko urriak 23
-
Giulio Regeni eta justizia
2019ko urriak 9
-
Txikiak handia jan du
2019ko irailak 25
-
Agur Salvini, agur
2019ko irailak 11
-
Faxistek okupaturiko etxea
2019ko abuztuak 28
-
"Olibondoen ebola"
2019ko abuztuak 14
-
Torturaren kirurgia
2019ko uztailak 31
-
Atenaseko xiringa ahaztuak
2019ko uztailak 17
-
Kapitaina, nire kapitaina
2019ko uztailak 3
-
Zazpigarren Ramadana
2019ko ekainak 19
-
Lampedusako medikua
2019ko ekainak 5