Zaitun

Zaitun

Torturaren kirurgia

Ane Irazabal

Massimo Del Benek gogoan du Turkiako Bodrum hiriko gaztelua bisitatu zuen lehen aldia. Turista italiarrari ikusgarriak iruditu zitzaizkion XV. mendeko gotorlekuko korridoreak, dorreak eta patioak, baina are gehiago lur azpiko gelaxkak. Eskailerak jeitsi eta bat-batean torturaren gelarekin topo egin zuen Del Benek. Haren mutur aurrean, kartel bat: “Jainkoa ez da existitzen”.

00:00 / 2:53

Entzuteko beste bide batzuk

Torturaren kirurgia

Ane Irazabal

2019ko uztailak 31

Massimo Del Benek gogoan du Turkiako Bodrum hiriko gaztelua bisitatu zuen lehen aldia. Turista italiarrari ikusgarriak iruditu zitzaizkion XV. mendeko gotorlekuko korridoreak, dorreak eta patioak, baina are gehiago lur azpiko gelaxkak. Eskailerak jeitsi eta bat-batean torturaren gelarekin topo egin zuen Del Benek. Haren mutur aurrean, kartel bat: “Jainkoa ez da existitzen”.

Del Benek gustuko du bere bizitzako pasarte hau behin eta berriz errepikatzea. Bada, orduz geroztik, askotan entzun du ahal guztidunari erreferentzia egiten dion esaldi hori. “Jainkoak ez du Mediterraneoaren beste aldera begiratzen”, esan zion behin Gambiako iheslari batek. “Existitu bai, agian, baina baina guri bizkarra ematen digu”, erantsi zuen. Del Benek bere kontsultan jasotzen zuen lehen migratzailea zen. Kirurgo italiarra ohituta zegoen hamaika arrazoirengatik eskuko atalak galdu zituzten gaixoei transplanteak egiten. Hain zuzen, eskuetako transplante bikoitza egiten lehen kirurgoa izan zen Italian. Florentzian, bonba bat desaktibatzen hainbat atal galdu zituen poliziari egin zion operazio arrakastatsua.  

Edonola ere, torturen ondorioz hatzamarrak ebakita zituzten iheslarien errealitatea ezezaguna zen De Benerentzat. Hala, Gambiako gaztearen testigantzak errotik astindu zuen kirurgoa. Iheslariak kontatu zizkion haren etxetik atera zen unetik Italiara iritsi arte pasa izan zituen kalamidade guztiak. Del Bene Bodrumeko tortura gelaz gogoratu zen berriz ere eta lagundu egin zion.

Gero Ghanako gazte bat iritsi zen. Migratzaileak kontatu zion Libian torturak pairatu zituela eta laban batekin eskuineko eskua moztu ziotela. Del Benek hainbat urtetako berreraikitze prozesua hasi zuen. Eta ordutik ez da gehiago geratu. Batzuetan erredura sakonak dituzten iheslariak iristen zaizkio, azidoarekin edo xaflekin erasotuak izan diren pertsonak. Hala, Milango kirurgialariak 3.000 bat kasu jasotzen ditu urtero San Gerardo di Monza ospitalean. Gaixoen artean ere indarkeria matxistaren biktimak diren emakumeak edota lan istripuak pairatzen dituzten langileak daude. 

Italian inork gutxik daki bere izena. Ez da pertsona famatua. Hedabideek ez dute elkarrizketatzen. Baina Massimo del Bene mago antzeko bat da gaixo askorentzat. Mirakuluak egiteko gai dela uste dute askok. Bada, aukera berri bat eskaintzen die. 

Saio honetako beste atal batzuk