Zaitun

Zaitun

Ukrainara itzultzea

Ane Irazabal

Iragan otsailetik 600.000 errefuxiatu Ukrainar erregistratu ditu Alemaniak. Horiek dira migrazioaren agentziak eman dituen datu ofizialak. Baina gobernuak onartzen du Alemaniara iritsi direnen benetako datua bikoitza izan daitekeela. Zaila da jakitea horietako zenbat bizi diren une honetan Alemanian. Batzuk joan-etorrian dabiltza eta askok beste hainbat herrialdetara mugitzeko erabakia hartu dute.

00:00 / 2:58

Entzuteko beste bide batzuk

Ukrainara itzultzea

Ane Irazabal

2022ko maiatzak 11

Iragan otsailetik 600.000 errefuxiatu Ukrainar erregistratu ditu Alemaniak. Horiek dira migrazioaren agentziak eman dituen datu ofizialak. Baina gobernuak onartzen du Alemaniara iritsi direnen benetako datua bikoitza izan daitekeela. Zaila da jakitea horietako zenbat bizi diren une honetan Alemanian. Batzuk joan-etorrian dabiltza eta askok beste hainbat herrialdetara mugitzeko erabakia hartu dute. Iragan martxoan, Moldaviako muga zeharkatuz Ukrainatik atera ginenean, Kieveko emakume bat ezagutu genuen. Bere semearekin ihes egin zuen, senarra eta gainontzeko familia Ukrainan utziz. Hasiera batean Berlinen geratzea zen bere helburua, baina laster konturatu zen harrera sistema gaindituta zegoela eta Berlinen apartamentu bat aurkitzeko hamaika arazo izango zituela. Egun horietan 15.000 ukrainar iristen ziren egunero Alemaniako hiriburura. Egun Luxemburgon bizi da.

Baina gerrak buelta asko ematen ditu. Duela hainbat aste, Berlinen eta Ukrainako hainbat hirien arteko autobus konexioak berregin dira, gero eta pertsona gehiago ikusten ari gara Lvivera eta Kievera itzultzen. Gehienek onartzen dute, ziur aski, ez dela behin-behineko buelta izango. Alegia, ziur daude gerraren eboluzioaren arabera berriz ere ihes egin beharko dutela. Halere, erdiguneko eta mendebaldeko eremuetan bizi diren askok etxera itzultzeko erabakia hartu dute. Esaten digute Kieven jatetxeak eta eskolak ireki dituztela jakiteak eta mundu mailako politikarien eta pertsona ospetsuen topaleku bilakatu dela ikusteak seguruago sentiarazten dituela.

Edonola ere, itzultzen direnen artean gehienek ez dute seme-alabarik. Etxera bueltatzen dira boluntario bezala lan egitera edota haien ondasun batzuk jasotzera, korrika eta presaka ihes egin zutelako. Umeak dituzten familiek, berriz, nahiago dute itxaron. Hori bai, gehienak emakumeak dira. Ukrainarren joan-etorriak argi uzten du gerra honek luze jo dezakeela eta ihesaldiak ez direla noranzko bakarrekoak. 

Saio honetako beste atal batzuk