Zaitun

Zaitun

Urtemuga beltza

Ane Irazabal

Lampedusako herritarrek ez dute itsasoko ezbeharrei buruz hitz egin nahi. Italiako uhartea harrera portua da, Europako atea. Baina mapan kokatzea besterik ez dago Tunisia Italia baino hurbilago daukala jabetzeko. Errefuxiatuak Lampedusara iristen direnean, funtzionarioek non dauden azaltzen diete eta gehienek etsitu aurpegia jartzen dute, bada, ibilbidearen erdia ere egin ez dutela iruditzen zaie. “Europatik oso urrun dago”, esaten dute askok.

00:00 / 3:00

Entzuteko beste bide batzuk

Urtemuga beltza

Ane Irazabal

2020ko urriak 7

Lampedusako herritarrek ez dute itsasoko ezbeharrei buruz hitz egin nahi. Italiako uhartea harrera portua da, Europako atea. Baina mapan kokatzea besterik ez dago Tunisia Italia baino hurbilago daukala jabetzeko. Errefuxiatuak Lampedusara iristen direnean, funtzionarioek non dauden azaltzen diete eta gehienek etsitu aurpegia jartzen dute, bada, ibilbidearen erdia ere egin ez dutela iruditzen zaie. “Europatik oso urrun dago”, esaten dute askok.

Halere, Lampedusan lehorreratzea lortzen duten asilo eskatzaileek pozik egoteko arrazoi asko dituzte. Italiara iritsi dira, eta, beraz, Europara. Ibilbidearen bigarren zatian ez dute bizitza arriskuan jarri beharko. Hegazkina erabiliko dute Lampedusatik penintsulara salto egiteko.

Baina 2013ko urria hilabete beltza izan zen Lampedusarentzat. Urriaren 3an 368 pertsona ito ziren uharteko hondartza batetik gertu. Mediterraneoa gurutzatu berri zuten eta ontzian bidaiatzen zuen migratzaile batek kostako argiak ikusi zituen. Hurbil zeudela atzeman ostean, argi-zuzi bat piztea okurritu zitzaion laguntza eskatzeko. Une batetik bestera, egurrezko ontziak su hartu zuen. Bizirik atera zirenek kontatu dute orduak zaramatzatela noiz erreskatatuko zituzten itxaroten. Lampedusan ez zegoen hainbeste hilkutxa jaso zitzakeen eraikinik, eta, beraz, aireportuko hall handia erabili zuten biktima guztien omenezko zeremonia egiteko. Handik astebetera, beste ezbehar bat. 200 pertsona baino gehiago ito ziren Lampedusaren aurrean.

Italiako gobernuak erabaki ausarta hartu zuen orduan. Mare Nostrum izeneko salbamendu operazioa abiarazi zuen Mediterraneoan. Bakarrik. Europako Batasunaren laguntzarik gabe. Baina garestiegia zen, eta Bruselak mugen kontrolerako beste operazio batengatik ordezkatu zuen gero. 2013tik 20.000 pertsona ito dira Mediterraneoan.

Saio honetako beste atal batzuk