Zaitun

Zaitun

Werther efektua

Ane Irazabal

Kazetaritzan hamarkada luzez indartu da suizidioei buruz ez hitz egiteko joera. Jarrera horrek teoria soziologiko bati erantzuten dio eta Wether Efektua du izena. XVIII. mendean, Goethe idazleak Werther gaztearen arrangurak eleberria argitaratu zuen, protagonistak bere buruaz beste egiten du, eta, nobela plazaratu zenean, suizidioek gora egin zuten Europan. Hala, XX. mendean gertaera horretan oinarrituriko teoria zabaldu zen mundu mailan. Suizidioen gaineko albisteak irakurrita, herritarrei bere buruaz beste egiteko “gogoa” pizten zaiela argudiatzen du.

00:00 / 3:28

Entzuteko beste bide batzuk

Werther efektua

Ane Irazabal

2021ko ekainak 9

Kazetaritzan hamarkada luzez indartu da suizidioei buruz ez hitz egiteko joera. Jarrera horrek teoria soziologiko bati erantzuten dio eta Wether Efektua du izena. XVIII. mendean, Goethe idazleak Werther gaztearen arrangurak eleberria argitaratu zuen, protagonistak bere buruaz beste egiten du, eta, nobela plazaratu zenean, suizidioek gora egin zuten Europan. Hala, XX. mendean gertaera horretan oinarrituriko teoria zabaldu zen mundu mailan. Suizidioen gaineko albisteak irakurrita, herritarrei bere buruaz beste egiteko “gogoa” pizten zaiela argudiatzen du.

Italian, ez dakigu migratzaileen artean azkenaldian eman diren suizidio kasuak arrazoi horrengatik minimizatu diren ala ez, baina, efektu soziologiko bati baino, heriotzek ezinegon handiari erantzuten diotela dirudi. Alarma guztiak Moussa Balde ginearrak piztu ditu. Gaztea 2017an iritsi zen Italiara, 19 urterekin, bide berri bat abiaraztera. Baina asilo politikoa ukatu zioten eta iragan maiatzean eraso arrazista baten biktima izan zen. Italiako hainbat gaztek basaki jipoitu zuten kalean, limosna eskatzen ari zela, eta konorterik gabe utzi zuten. Baldek ez zuen bizitoki baimenik eta poliziak Turineko kanporatze zentro batera eraman zuen. Gineara deportatzeko zain zegoen bere buruaz beste egin zuenean.

Bigarren kasua, agian mediatikoagoa, Seid Visin gaztearena da. Visin Etiopian jaio zen, Italiako bikote batek adoptatu zuen eta txikitan famatu egin zen Milan futbol taldeko harrobian jolastu zuelako. Visinen aitak adierazi du bere suizidioak ez duela arrazakeriarekin zerikusirik. Halere, gazteak behin baino gehiagotan salatu zuen etengabeko eraso xenofoboen ondorioz bere burua lekuz kanpo sentitzen zuela; gizarte arrotz eta itxi batean biziko balitz bezala. Bestalde, Italiako Black Lives Matter mugimenduak jakinarazi du azken hilabeteetan hamabi migratzailek bere buruaz beste egin dutela atzerritarrentzako kanporaketa zentroetan. Asilo politikaren porrota, hori bai efektua.

Saio honetako beste atal batzuk