Zaitun

Zaitun

Zona gorria

Ane Irazabal

Nembro eta Alzano Lombardoko herritarrak haserre daude. Ez dute ulertzen zer gertatu den. Ez dakite zergatik bilakatu diren koronabirusaren zulo beltza. Bergamoko probintziako bi udalerriek biztanleko Italiako hildako kopururik handiena zenbatzen dute, eta koronavirusaren dramaren irudirik gogorrenak utzi dizkigu, alegia, militarrak hilkutxak ateratzen, bertako kanposantuetan tokirik ez dagoelako.

00:00 / 2:34

Entzuteko beste bide batzuk

Zona gorria

Ane Irazabal

2020ko apirilak 8

Nembro eta Alzano Lombardoko herritarrak haserre daude. Ez dute ulertzen zer gertatu den. Ez dakite zergatik bilakatu diren koronabirusaren zulo beltza. Bergamoko probintziako bi udalerriek biztanleko Italiako hildako kopururik handiena zenbatzen dute, eta koronavirusaren dramaren irudirik gogorrenak utzi dizkigu, alegia, militarrak hilkutxak ateratzen, bertako kanposantuetan tokirik ez dagoelako.

Historia otsailaren 21ean hasten da. Lombardiako Codognoko ospitalean lehen gaixoa identifikatzen dute eta gobernuak 11 udalerri isolatzeko erabakia hartzen du. Eremu horretan dena ixten da: premia-premiazkoak ez diren dendak, fabrikak eta garraio publikoak. Herritarrei etxean konfinatuta egoteko agindua ematen diete.

Otsailaren 23an, Lombardiako Alzano Lombardo udalerriko ospitalean, koronabirusarekin kutsatu diren bi kasu positibo konfirmatzen dituzte. Bi ordu geroago, 7 kasu positibo Bergamon. Hasieran, Alzano Lombardoko ospitalea itxea erabakitzen dute agintariek. Baina handik ordu gutxira, berriz ere irekiko dute inolako azalpenik eman gabe.

Egun gutxitan 0tik 200era pasatzen dira kutsatuak Bergamoko probintzian, baina gobernuak ez du kutsadura fokoak konfinatzeko agindua ematen. Nembro e Alzano udalerrien inguruan 3400 jarduera ekonomiko daude. Guztira, 400 enpresa eta 3700 langile. 680 milioi euroko fakturazioa urtean.

Hamasei egun pasa beharko dira gobernuak Lombardia eta ondoko 14 probintzia ixteko agindua ematen duen arte. 267 hildako eta 3.300 kutsatu zenbatzen dituzte ordurako Lombardian. Bi egun geroago, Italia osoa konfinatuko du gobernuak.

Erabaki hori hartzen denerako, ordea, beranduegi da Bergamorentzat. Bertako herritarrek zera galdetzen jarraitzen dute: zer gerta zatekeen udalerri horiek zona gorria izendatu izan balira?


Saio honetako beste atal batzuk