New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Drill

2024ko irailaren 23a

“Drill esaten zaio eskolan sute bate edo arma-eraso bat egonez gero egiten diren simulakroei. Umeek horrela ba omen dakite zer egin halako zerbait benetan gertatuz gero. Gure seme-alabek ere izaten dituzte horrelakoak. Beraientzat gauza normala da, baina ez litzateke behar.

Pasa den astean bertan, alabaren eskolan armak detektatzeko “kontrol sorpresa” izan zuten. Egun bat lehenago, semearen eskolatik mezu bat jaso genuen. Haren eskolaren parean dagoen institutuan gertakari bat izan zen. Norbait susmagarria sartu zela pentsatu zuten eta hala institutuko nola inguruko eskoletako ikasle guztiak geletan itxi zituzten. Mezuak zioen, bukaeran, lasai egoteko, alarma faltsu bat izan zela dena.

Eta, ez balitz?

Eskoletako arma erasoak berebiziko arazo bihurtu dira Estatu Batuetan. 2012tik hona ugaritu egin dira gainera. Kontua da erasotzaileak ez direla izaten ezezagunak, ez dira lapurrak edo kartzelatik ihes egindako kriminalak. Ez, eskola bertako ikasle edo ikasle ohiak izaten dira. Eta kasurik gehienetan beraien etxean bertan lortzen dituzte armak. Etxeko armairuan.

Aldiro azaltzen dira han eta hemen eskoletako arma erasoen estatistikak. Ez dakit zenbat hildako, ez dakit zenbat zauritu. Datuak eta datuak. Hala ere, agintariei kosta egiten zaie erabakiak hartzea.

Zenbakiak zenbaki, goizero eskolara motxilarekin doana nor bere seme-alaba denean, gauzak oso bestela ikusten dira.

Umeak baino ez dira, bizitzaz gozatzen hasiberriak.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Diasporaren alde

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

New Yorkeko Munduak

Existentzia gardenak

“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

New Yorkeko Munduak

Elkarrizketa

Ematen du egun batetik bestera ez dela ezer aldatzen, gauzak bere horretan jarraitzen dutela dirudi, eta horrela iraungo dutela, luzaroan. Baina begirada altxatu eta atzera begira, orduan egunen joana bizkorra da oso, eta orduan bai ikusten direla aldaketak, nola egin duen mudantza munduak, eta gure bizitzak.

New Yorkeko Munduak

Gili-Gili

Gili-giliko arropa lortzeko kanpora joaten ziren jabeak, herrialde desberdinetatik ekartzen zituzten jantzi moderno eta kalitatekoak. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako gazteek hantxe aurkitu zituzten lehen bakeroak, kamiseta apurtuak eta txupa larruzkoak. Ibonek, haurtzaroko lagun batek, kontatzen zion Manolitari aurtengo udan bertan larruzko jaka berri zibotekoa erosi eta motorrean istripua izan zuela egun hartan bertan. Hil ala bizi egon zen mutila, baina jakak urraturik ere ez zuen izan, oso osorik iritsi zen etxera, hauts pixka bat besterik ez.

New Yorkeko Munduak

Denboraldiko azkena

Denboraldiko azkena Abiada gorrian igaro da ikasturtea eta iritsi gara denboraldiko azken podcastera. New Yorkeko munduak utzi eta Euskal Herriko munduetara etorria naiz, uda hemen pasatzera. Saturraran operaren estreinaldiaren aitzakiaz zeharkatu dut Atlantiko ozeano tzarra. 

New Yorkeko Munduak

Ezezkoa baiezko bihurtu

Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta.

Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori?

Ane euskalduna, Luna andaluziarra. Bi tradizio, bertokoena eta migratzaileena, amets berarekin. Heroinaren mundu ilunak harrapatuko ditu. Ondo gogoan dut sasoi hori, nerabea nintzen arren. Herrian, etxean bizi izan genuen. Baita haren atzea ere, hiesaren epidemia.

New Yorkeko Munduak

Delaunayren eguzkia

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

New Yorkeko Munduak

Irakurleen sarea

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk emango dut hitzaldia, “Nondik datoz istorioak?” izenburuarekin, toki berean.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Salbuespen bat gutxiago

Espetxe urteak murrizteko lege erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako erreformaren nondik norakoak eta testuingurua azaldu dizkigu Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak.

Berria FM
Berria FM

Oholtza hartzeaz

Ezinbestean, musika eszena transfeministari buruzko saio batekin ekin dio Berria FMk denboraldi berriari. Alex Sarduik esan zuelarik Euskal Herriko musikagintzan «genero diskriminiaziorik» ez dagoela, master amaierako lana aurkeztear zen Udane Barinagarrementeria Laka: 'Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz etnografia bat: Elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitzeak'. Eta deitu diogu, eta harekin mintzatu gara punkaz, oholtza hartzeaz, izerdiaz, biolentziaz, «xamurtasun erradikalaz».

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Atef Abu Saif: tragediaren izen-abizenak

Atef Abu Saif idazle palestinarrak Euskal Herrira egindako bisita du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak azaldu ditu egunkariaren eta idazlearen arteko harremanaren nondik norakoak, eta bisitari buruzko xehetasunak eta bitxikeriak ere kontatu ditu.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Diasporaren alde

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Urte beteko sarraskia

Gazako zerrendako setioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek urte bete darama Gazako zerrendari eraso egiten, eta orain arte gertatutakoaren errepasoa egin dugu. Gatazkaren egoeraz eta nazioarteko eragileen jarrerez aritu gara Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Arralde arnasgune zenekoa

Goenkale folletoia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 30 urte eman zen lehenbizikoz, eta 22 denboraldi izan zituen. Goenkalek euskarari egindako ekarpena eta euskal herritarrengan izan zuen eragina azaldu digu Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio ataleko kazetariak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.