
Polizia indarkeria
Espainiako Auzitegi Gorenak tramitera onartu du SUPek Poliziaren biktimen legeari aurkeztu dion helegitea
SUP polizien sindikatuak EAEko Auzitegi Nagusian aurkeztu zuen lehenik legearen kontrako helegitea, baina auzitegiak baztertu egin zuen. Sindikatuak Gorenera jotzea erabaki zuen, eta hark helegiteari bide eman dio orain.