Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

politika saileko azken albisteak

Politika

Ehunka herritarrek egin zuten batera argia, Donostian, deialdiarekin bat eginda. ©JON URBE / FOKU

Mobilizazioak

Oihana Teyseyre Koskarat - Imanol Magro Eizmendi

Eguraldi makurrari aurre eginez, milaka pertsona elkartu dira Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzotan antolaturiko 238 manifestazioetan. Hegoaldekoetan sei eskakizun egin dizkiote Espainiako Gobernuari, «salbuespen egoera bukatzeko» eta presoen bizi baldintzak hobetzeko. Baionan «bake prozesuan» aurrera egiteko pauso berriak galdegin dituzte.

Publizitatea

Hemeroteka

2021eko urtarrila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
             
Nekane Altzelai eta Paul Rios, atzo, Euskalduna jauregian. ©OSCAR MATXIN / FOKU

Mobilizazioak

Angelu handiko argazkien garaia da

Aurten inoiz baino atxikimendu gehiago bildu izana goratu du Sarek Euskalduna jauregian, eta «garai hau» baliatzera deitu ditu eragileak, «bultza egin» eta egun itxaropena dena «errealitate» bihurtzeko.

Etxeratzearen ondorena

Bidea ez da etxean bukatzen

Espetxetik aterata ere, preso ohiek gainean daramatzate maiz kartzelaren arrastoak; bereziki urte anitzez gatibu egon direnek. Karrikako bizitzara egokitzea eguneroko borroka eta ikasketa prozesua da anitzentzat.

Urruntzearen mapa

Urruntzearen akabera noiz iritsiko

Gero eta gehiago dira Euskal Herritik hurbilagoko espetxeetan dauden euskal presoak, eta 2020ko ekainetik areagotu egin dira Espainiako Espetxe Erakundeek egindako iragarpenak. BERRIAk mapa bat osatu du azken hiru urteetan Espainiako, Frantziako eta Euskal Herriko espetxeetan gertaturiko mugimenduak bistaratzeko.