
'13/13 auzia'
Igandean Donostian eginen den manifestaziora joateko deia egin dute '13/13 auziko' auzipetuek
'13/13 auziko' epaiketan lekuko gisa deklaratu duten ETAko kide ohi guztiek ukatu egin dute Zuluetak eta Enparantzak harremanik izan dutenik "iraultza zergarekin" edo agindurik eman ziotenik ETAri. Bihar jarraituko du, defentsaren lekuko gehiagoren deklarazioekin.