politika saileko azken albisteak

Politika

 ©BERRIA

Oier Oa

Iñaki Etxeleku - Iparraldeko Hitza

Joan den azaroaren 25ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oier Oa (Donostia, 1984) euskal preso ohia, duela kasik urte bat, Larresoroko etxetik Bernat Etxepare lizeoko lanera zihoalarik. 2015ean jarri zioten lurralde debekua ez errespetatzeagatik atxilotu zuten, aspaldian ofizialki bizi normala bazeraman ere familiarekin. Lurralde debeku horren kentzeko galdea egina du, eta, hain zuzen, gaur da iragatekoa Parisko Auzitegiaren aitzinean. Irailean, Baionan epaitu zuten duela urte bat atxilotu eta debekua urratzeagatik, baina Parisko Auzitegiaren erabakiaren beha egotea deliberatu zuen epaileak. Urte honetan Zugarramurdin aterpetua da Oa, eta bikotekidea eta hiru semeak Larresoroko etxean bizi dira. Pairatzen duten egoeratik ateratzen ahalko direla esperantza du asteleheneko auzitik landa.

Publizitatea

Hemeroteka

2021eko azaroa
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30