Euskal presoak
Presoen urruntzearen bilakaera datuetan
Amaitzear da 1989. urtean euskal presoen kontra abiatu zen urruntze eta sakabanaketa politika, 34 urteren ondoren. Frantziako Estatuak egin zuen euskal presoak hurreratzeko lehen pausoa, eta Espainiak geroago ekin zion. Pixkanaka ugaritu dira Euskal Herriko kartzelatan dauden euskal presoak, eta 2023ko otsail-martxorako Espainiako espetxeetan euskal presorik ez dela egongo espero du Etxerat-ek. Mapa eta grafiko interaktibo hauekin, euskal presoekin egin diren mugimenduak jarraitu ditu BERRIAk bost urtez.