
Udal eta foru hauteskundeak
Gipuzkoako ahaldungaiak, lehen sektoreko erronken inguruan
Energia berriztagarrien azpiegiturak, otsoa, larre publikoen kudeaketa, herri txikien egoera eta beste hainbat gai konplexu ditu parez pare lehen sektoreak. Horietako zenbaiten inguruan duten jarrera azaldu dute Eider Mendoza, Maddalen Iriarte, Jose Ignacio Asensio eta Miren Etxebeste ahaldungai nagusiek, Zizurkilen.