Publizitatea

Rio 2016

Kaiera

Zuzeneko kontakizuna

09:29
2016-08-16

Izango du zeozer halterofiliak, kirolariek erreakzio bitxiak izateko. David Katoatau Kiribatikoa:

Jon Olano

Jon Olano

10:56
2016-08-15

Kanporatu zuen Novak Djokovic aurrena, eta Rafael Nadal ondoren. Baina Juan Martin del Potro tenis jokalari argentinarrak ezin izan du urrezko domina eskuratu banakakoan, Andy Murray eskoziarra nagusitu baitzaio finalean, lau set jokatu eta gero. Kei Nishikorirentzat izan da brontzea.

Jon Olano

Jon Olano

09:19
2016-08-15

Maratoia da Olinpiar Jokoetako proba nagusietako bat, eta atzo Jemina Jelagat Sumgong Kenyako atletak irabazi zuen urrezko domina, 42,195 kilometroak 2:24:04ko denboran osatuta. Eunice Kirwa izan zen bigarren, eta Mare Dibaba hirugarren.

Jon Olano

Jon Olano

09:12
2016-08-15

Atletismo gaua Rion; eta, Bolt eta Wayde van Niekerkez gain, Caterine Ibarguen kolonbiarra izan da izarretako bat. Jauzi hirukoitzean urrezko domina lortu du proba horretako munduko txapeldunak, 15,17 metroko saltoa eginda. Zilarra lortu zuen Ibarguenek 2012ko jokoetan.

Jon Olano

Jon Olano

11:01
2016-08-12

Gimnastikako bakarkako urrezko domina irabazi du bart gauean Simone Biles AEBetako gimnastak. 2.100 puntu lortuta, inoizko alde handienarekin nagusitu da. Rioko jokoetan irabazten duen bigarren urrezko domina da. Argi mintzatu da Biles: "Ez naiz hurrengo Bolt edo Phelps, aurreneko Simone Biles naiz".

Jon Olano

Jon Olano

10:57
2016-08-12

Jokoetako lehen bi dopin kasuak ezagutarazi dituzte azken orduetan. Silvia Danekova atleta bulgariarrak EPO hartzeagatik positibo eman du. Jokoetatik kanpo utzia zuten Bulgariako halterofilia taldea, dopin kasu ugarirengatik. Bestalde, Chen Xinyi igerilari txinatarra laugarren geratu zen 100 metroko tximeleta estiloko finalean, eta hidroklorotiazidan eman du positibo.

10:49
2016-08-12

Mahai tenisean, Ma Long 27 urteko txinatarrak jantzi du urrezko domina, Jike Zhang herrikideari irabazita. Londresen ere urrea lortu zuen Mak, eta egungo munduko txapelduna da. Jun Mizutani japoniarrarentzat izan da brontzezko domina.

Jon Olano

Jon Olano

10:42
2016-08-12

Urez inguratua, baina domina egarriz. Michael Phelpsen balentrien zerrenda amaigabea da, bart gauean erakutsi duenez: 200 metroko estiloetan urrezko domina irabazi du; 31 urterekin, guztira 26 domina lortu ditu; 22 urrezkoak, eta lau daramatza Rioko jokoetan. Imanol Magrok grabatu du finala:

Jon Olano

Jon Olano

01:03
2016-08-12

Inoiz dominarik lortu gabea zen Fiji; bart lortu du aurrenekoa, zazpiko errugbian urrezkoa irabazita.

Jon Olano

Jon Olano

18:54
2016-08-11

Frantziako selekzioak Zeelanda Berriaren aurka 24-19 galdu eta gero, Vincent Iñigok zazpigarren edo zortzigarren postuan amaituko du zazpiko errugbiko txapelketa. 22:30ean jokatuko du Australia edo Argentinaren aurka.

Jon Olano

Jon Olano

18:27
2016-08-11

Amaitu dira Olinpiar Jokoak Igor Genua, Ignacio Martin eta Pablo Feijoorentzat. 10. postuan amaitu dute txapelketa errugbilariek, AEBen aurka 24-12 galdu eta gero.

Jon Olano

Jon Olano

Ekitaldien egutegia

«  apirila - 2021  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    
             

Azken bideoa

Twitter BerriaRion