<![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus Bere azken artikuluak eu Tue, 24 Oct 2017 13:24:51 +0200 hourly 1 <![CDATA[Ibai Maruri Bilbao | Berria.eus]]> https://www.berria.eus/irudiak/berriaB.png https://www.berria.eus <![CDATA[Egun zahar etxe batzuetan dauden ratioen parekoak eskatuko ditu Jaurlaritzak]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1777/007/001/2017-10-24/egun_zahar_etxe_batzuetan_dauden_ratioen_parekoak_eskatuko_ditu_jaurlaritzak.htm Tue, 24 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1777/007/001/2017-10-24/egun_zahar_etxe_batzuetan_dauden_ratioen_parekoak_eskatuko_ditu_jaurlaritzak.htm
Oraindik zirriborroa da, eta alegazioak aurkeztu daitezke. Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eman ditu azalpenak sailburuak. Javier Ruiz de Arbulo PPko legebiltzarkideak uste du ratioak «eskas» geratuko direla: «Bi urteko epea ipini diezue egoitzei neurri hauek indarrean jartzeko. Dekretuek normalean zazpi edo zortzi urteko iraupena izaten dute. Beraz, hurrengoa egin bitartean, orain osatzen ari zareten honek finkatutako ratioak betetzen dituzten egoitzek ez dute hobekuntzarik egingo zerbitzuan».

Ratioez gainera, azpiegitura aldaketak ere jaso dituzte. Ohe bakarreko logelen kopurua %25etik %75era igoko da, eta tamaina handiagoa izango dute. Dena den, aldaketa horiek egoitza berrietan egingo dira soilik.

Etxeko zaintzaileak

Espainiako Gobernuak eta erkidegoek akordioa lortu dute etxean mendekoak zaintzen dituztenen profesionaltasun ziurtagirien inguruan. Urteberritik aurrera, diru laguntzak jasotzeko baldintza izan behar zen zaintzailea profesionala izatea. Lanerako gaitasun hori frogatzeko, aurretik non lan egin behar duten kreditatu beharko dute, baina kasu askotan ez dute legezko kontraturik izan. Zailtasun horiek kontuan hartu, eta epea 2022ra luzatzeko eskatu diote Madrili; onartu egin du.

SOS Arrazakeriak salatu du Jaurlaritzak berandu jakinarazi duela profesionaltasuna frogatzeko epea zein izango den. Urriaren 2tik 20rakoa izan da, eta urriaren 9an jaso zuten beharginek jakinarazpena, gutun bidez.]]>
<![CDATA[Tosuko landa okupatu dute berriz]]> https://www.berria.eus/albisteak/146379/tosuko_landa_okupatu_dute_berriz.htm Sat, 21 Oct 2017 17:27:34 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/146379/tosuko_landa_okupatu_dute_berriz.htm <![CDATA[Hilean 75 euro, gehienera]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1757/008/001/2017-10-21/hilean_75_euro_gehienera.htm Sat, 21 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1757/008/001/2017-10-21/hilean_75_euro_gehienera.htm
Atzo aurkeztu zuten neurria Unai Rementeria eta Markel Olano Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, Ermuko (Bizkaia) ordainlekuan arloko diputatuekin batera egindako agerraldian. «Herri gisa pauso garrantzitsua eman dugu mugikortasunean», esan zuen Olanok. «Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak neba-arreba minagoak izango gara aurrerantzean», gehitu zuen Rementeriak. Euren ustez, herrialde historiko batetik besterako «joan-etorriak zailtzen zituen oztopo ekonomikoa gainditzen» lagunduko du akordioak. Araba falta da, neurria autonomia erkidego osora zabaltzeko. Negoziatzen ibili dira hango diputazioarekin, baina Olanok aitortu du oraindik ez dutela ezer hitzartu. Etorriko den itxaropena dute, halere.

Aldaketa nabarmenak ekarriko ditu akordioak, adibidez, lurralde batean bizi eta bestean lan egiten dutenentzat. Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek ipini du adibidea: «Donostiatik Bilbora lanera egunero doan batek 207 euro ordaintzen ditu hilero. Gasteizera doazenek, berriz, 106 euro. Tarifa berri honi esker, 75 euro ordainduko dituzte». Hilean hogei joan-etorri zenbatu dituzte. Rementeriak eman ditu kontrako adibidearen datuak: «Donostian lan egiten duen bizkaitar batek 422,40 euro ordaintzen du hilean autobidea: 177,6 euro, Bizkaiko zatian, eta 244,8 euro, Gipuzkoakoan. Aurrerantzean, 75 euro ordainduko ditu. Edo beste era batera esanda: hilabetea bukatzean, 347,4 euro bueltatuko zaizkio». Horrela, bada, urtean 1.591 euro aurreztuko ditu Bilbora lanera doan gipuzkoarrak; 4.144 euro, Donostiara doan bizkaitarrak. Imanol Pradales Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko diputatuak azaldu du autobideak Gipuzkoan kilometro gehiago dituelako dagoela aldea batzuek eta besteek aurrezten dutenaren artean.

Bizkaiko Diputazioak urte hasieran ipini zuen lurralde barruko 30 euroko gehienezko ordainsaria. Balantze ona egin du Pradalesek. Azaldu du hilero onuradun kopurua aldatu egiten dela, baina egun 14.000 inguru daudela izena emanda. Uste du erdiak izango direla neurri berriaren onuradun. Miloi bat euro bideratuko dituzte horretara. Gipuzkoan, 5.000 gidari izango dira, eta 750.000 euro erabiliko ditu Bidegik.

Bizkaian, AP-8a, Artxandako tunelak eta Bilbo Hegoaldeko Saihesbidea gehienez 30 euro ordaintzeko programan izena emanda zeuden herritarrek mezua jasoko dute aurki, datorren urtean ere jarraitu nahi duten galdetzeko. Baietz erantzuten badute, automatikoki bihurtuko dira laguntza berriaren onuradun. Gipuzkoako kasuan, Abiatu sistema erabiltzen duten gidariek ez dute ezer egin beharko. Erabiltzaile berriek Interbiaken webgunean eman beharko dute izena, bizkaitarren kasuan; Abiatu sistemara jo beharko dute gipuzkoarrek.

Doakotasun eske

Eibarko eta Ermuko biztanleekin salbuespena egingo dute. Oiarbidek azaldu du: «Egun, herri batekoek zein bestekoek beste herriko ordainlekua erabiltzen dute AP-8ra sartzeko, eta, ondoko lurralde historikoko ordainlekua erabiltzen dutenez, ez zaie deskonturik egiten. Aurrerantzean, lurralde arteko muga berri honen aplikaziorako Gipuzkoakotzat joko da Ermuko lotunea, eta Bizkaikotzat, berriz, Eibarkoa».

AP-8 Peajerik Ez plataformak ez du ontzat jo neurria. Hedabideetara bidalitako ohar batean salatu duenez, «herritarrei bizkarra emanda» negoziatu dituzte tarifa berriak. Gogoratu dute eurek doako autobidea eskatzen dutela. Izan ere, Biriatutik (Lapurdi) Galiziara doan autobidea erabiltzeagatik Gipuzkoan eta Bizkaian baino ez da ordaindu behar. Rementeriak «mespretxuz» tratatzen dituela ere adierazi dute, sarri eskatu arren oraindik ez delako eurekin elkartu.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordainpeko errepideetan AP-68a geratu da akordiotik kanpo. Bilbo eta Zaragoza (Espainia) lotzen dituen bide hori Espainiako Sustapen Ministerioarena da, eta enpresa pribatu baten esku utzita dauka kudeaketa. Rementeriak eta Pradalesek autobidearen Bizkaiko eta Arabako zatiak kasuan kasuko diputazioen esku uzteko eskatu diote Madrili. Hartara, diru laguntzen sistema barruan sartuko lukete.]]>
<![CDATA[«Drogen beharrik ez izateko giroa eskaini behar zaie gazteei»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1781/009/001/2017-10-19/drogen_beharrik_ez_izateko_giroa_eskaini_behar_zaie_gazteei.htm Thu, 19 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1781/009/001/2017-10-19/drogen_beharrik_ez_izateko_giroa_eskaini_behar_zaie_gazteei.htm
Zein zen hasierako egoera?

Reykjavik gazte mozkorrez beteta egoten zen asteburuetan. Auzia politiko bihurtu zen, eta gobernuak eta udalek zerbait egin behar zela ikusi zuten. Gure ikerketaren emaitzak erabiltzea erabaki zuten. 1998an, drogarik gabeko Islandia ipini zuten helburu. Orduan askok barre egiten zuten. Baina orain ez. Orain eredu gara beste herrialde batzuentzat.

Zelan ohartu zineten gazteen ongizatea bermatuta arrakasta izango zenutela?

Ez genekien arrakastarik izango genuen. Halako programetan inoiz ez da jakiten. 1992tik 1998ra bitarteko datuak ikusi genituen, eta ohartu ginen arrisku faktoreak eta faktore onuragarriak zeudela. Adibidez, ohartu ginen lagunekin kalean ezer egin gabe zenbat eta denbora gehiago igaro orduan eta kalamu gehiago erretzen zutela. Beraz, erabaki genuen arrisku faktoreak apaldu behar genituela, eta prebentzio faktoreak indartu. Hori da programaren muina. Garai hartan ez genekien zein zen arrazoia eta zein ondorioa. Alegia, ez genekien gurasoekin gutxi zeudelako edaten ote zuten, edo edaten zutelako ote zeuden gutxiago gurasoekin. Edonola ere, programan prebentzio faktoreak indartzeari ekin genion, eta emaitza onak jasotzen hasi ginen.

Programa horren aurretik, gazteei droga kontsumoaren ondorioak erakusten zenizkieten, nolabait beldurra sortzeko. Baina ohartu zineten horrek ez zuela aldaketarik eragiten. Zergatik?

Beldurrak ez du balio. Umeei edo gazteei emandako informazioak ez du balio. Haiek badakite droga kontsumoak zein ondorio dituen. Ez dira inozoak. Informazio hori ematean, zelanbait, esaten diegu: «Zu zara zure bizitzaren erantzule». Baina adingabeak dira. Nola egingo dituzu erantzule? Erantzulea gizartea da. Drogarik behar ez izateko giroa eskaini behar zaie gazteei. Bestela ez da ezer lortuko. Gurasoak hezi behar izan ditugu, prebentzio faktore bihurtzen ikas dezaten. Lehengo batean, NBEk antolatutako konferentzia batean nire kide batek esan zuen gizartea bera sendatzeak herritar osasuntsuak emango dituela. Ez dugu norbanakoekin lan egin behar, gizarte osoarekin baizik.

Esan daiteke kontsumoak falta den zerbait ordezkatzen duela?

Familiaren afektua falta dutenean jotzen dute alkoholera. Hala aitortu digute. Eginiko ikerketetan lortutako emaitzekin ez dugu soilik droga kontsumoari aurre egiteko informazioa lortzen. Adibidez, Errumanian programarekin bat egin dutenek suizidioak prebenitzeko informazioa eskuratu dute. Arrisku faktoreak eta prebentzio faktoreak zein diren identifikatzen asmatu dute. Oro har, nerabeen bizitzarako garrantzitsuak diren hainbat arlo identifikatzen laguntzen dute ikerketok.

Komunitateetan lan egiten duzue: ikastetxeka egiten dituzue azterketak, adinaren arabera sailkatuta. Badakizue, adibidez, ikastetxe jakin bateko Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen egoera zein den. Hori da arrakastaren gakoetako bat?

Datuak biltzen ditugu komunitate lokaletan. Beraz, komunitate bakoitzak bere informazioa dauka. Hortik abiatuta, herrialde bakoitzean ohartuko zara udalerri guztietan mezua antzekoa dela. Hasieran, elementuak identifikatuko dituzu. Eta, normalean, horiek oso antzekoak izango dira. Baina gero komunitate bakoitzak bere erantzuna emango die. Kulturalki leku bakoitza oso ezberdina da, eta lan egiteko moduak ere ezberdina izan behar du.

Reykjaviken nola egin duzue? Zein da jokatzeko era?

120.000 biztanle ditu gure hiriburuak. Eta lortu dugu udalak 2015ean aurrekontuaren %7 gazteen elkarteetara bideratzea. Adibidez, 100 milioi euro inbertitzen dira eskolaz kanpoko ekintzetan. Izan ere, esna dauden denboraren %70 inguru libre izaten dute nerabeek; aisialdia da eurentzat. Baina gehienetan ez dute zer eginik. Eta hori arriskutsua da. Droga kontsumora jo dezakete. Udalak jardueraz bete du hiria; tailerrez, kontzertuz eta halako ekintzaz. Eta izena ematen duen nerabe bakoitzaren familiari 420 euroko laguntza ematen diote. Horri esker lortu dugu nerabe gehienek gutxienez astean lau ordu halako ekintzetan pasatzea. 14 eta 18 urte artekoetan, adibidez, %70etik gora.

Eredua Europako hainbat hiritara zabaldu duzue, eta orain gaztelaniaz hitz egiten duten Iberoamerikako herrialdeetara eroango duzue. Zelan egiten da?

Ikerketa eredua azaltzen diegu. Baina eurek egin behar dute ikerketa; eurek ezagutu behar dute euren komunitatea, zein diren indarguneak eta ahulguneak. Eta eurek erabaki behar dute zelan indartu faktore prebentiboak eta zelan gutxitu arriskuak. Komunitate bakoitzak bere eredua behar du. Nahiz eta arazoa bera izan, toki guztietan konponbideak ez du bera izan behar.

Eusko Jaurlaritzaren datuak ezagutu dituzu. Nola ikusten duzu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errealitatea? Posible al da zuen eredua esportatzea?

Datuak ezagutu ditut, eta beste leku batzuen parekoak dira. Programa hemen txertatzeaz, esango nuke egokitu egin behar dela. Gure programa begiratu eta hemen zerk balio dezakeen ikusi behar da: ikertu zein den egoera. Komunitate batzuk aukeratu, hiriburuak adibidez, eta faktoreak identifikatu. Eta politikarien aldetik borondaterik bada, ikerketaren emaitza erabil daiteke. Hemen badituzue programak, hainbat ekimen, eta horiekin jarraitu behar da. Ez dago zertan baztertu ondo dabilena. Gauza interesgarriak ezagutu ditut hemen.

Euskal kulturan, alkohola sozializatzeko bidea da. Gazteek sarri ikusten dituzte helduak edaten.

Balkanetako herrialdeetan alkohola edonon dago. Eta han ere ikusi dugu programarekin kontsumoa %30 apaldu dela gazteen artean. Egia da denbora asko beharko dela. Nire herrialdean, adibidez, lehen, ohitura zen gurasoek seme-alabak hartu eta lehenengoz alkohola edatera eroatea 15 urte betetzen zituztenean. Erritu bat zen. Orain ez da egiten. Garai batean, gizontzeko hartz bat ehizatu behar izaten zuten mutilek, eta hori ere desagertu da.]]>
<![CDATA[Poliziak, andreen salerosketa sare bat desegin, eta zazpi lagun atxilotu ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4607/011/001/2017-10-18/poliziak_andreen_salerosketa_sare_bat_desegin_eta_zazpi_lagun_atxilotu_ditu.htm Wed, 18 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4607/011/001/2017-10-18/poliziak_andreen_salerosketa_sare_bat_desegin_eta_zazpi_lagun_atxilotu_ditu.htm
Joan den apirilean, Espainiako Barne Ministerioak Errumaniako enbaxadan daukan bulegotik abisua jaso zuen Poliziak. Haren arabera, herrialde hartako andre batek salaketa ipini zuen: bere alaba prostituitzera behartzen zuten Iruñean. Ama horren arabera, bere alaba behartuta auto batean sartu zuten sorterrian.

Iruñerriko industrialdeetan lapurretak egiten zituen talde baten atzetik zebiltzala identifikatu zuen Poliziak Errumaniako andre haren alaba. Poliziaren arabera, Iruñerriko taldeak beste gizon bati «erosi» zion emakumea, eta orain berriz itzultzeko 200 euro eskatzen zizkioten. Gizon hori Segovian identifikatu zuten.

Bestalde, Guardia Zibilak aparteko ikerketa bat zuen irekia Segovian. Emakume atzerritar bat genero indarkeriaren biktima ote zen ikertzen ari ziren. Bikotekideak prostituitzera behartzen zuela ondorioztatu zuten. Bi segurtasun indarrek elkarrekin ikertzen jarraitu zuten. Hala, konturatu ziren Iruñeko taldeak adingabeak ezkontzera behartzen zituztela, diru truke, mehatxupean.]]>
<![CDATA[Bularreko minbizi kasuetan %86ra igo da bizirik dirautenen kopurua]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1800/009/001/2017-10-17/bularreko_minbizi_kasuetan_86ra_igo_da_bizirik_dirautenen_kopurua.htm Tue, 17 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1800/009/001/2017-10-17/bularreko_minbizi_kasuetan_86ra_igo_da_bizirik_dirautenen_kopurua.htm
Haren ustetan, besteak beste, Osakidetzaren Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak lagundu du hobekuntza horretan. Bereziki igarri da 50 eta 69 urte bitarteko andreen artean, eta adin tarte horretako emakumeentzat da programa. Duela 22 urte ipini zuten martxan, eta, harrezkero, 1,8 milioi mamografia egin dituzte. Proba horiei esker, urteotan bularreko 8.648 minbizi kasu diagnostikatu dituzte. Urtero, 1.450 izaten dira, batez beste. Kasuen erdiak lehen edo bigarren fasean daudela detektatzen dituzte, eta horrek eritasuna «errazago» gainditzen laguntzen du.

Kasuetan, gorakada

Bizirik irteten direnen kopurua hazi egin da, baina minbizi kasuak ere bai. 2000. urtetik 2015era %1,5 handitu da kopurua urtero. Maria Jesus Mitxelena medikuaren esanetan, igoera «ez da ez azpimarratzekoa, ez kezkagarria». Esan du herrialde garatuetako batezbestekoaren parekoa dela. Garabidean diren herrialdeetan bularreko minbizi kasuen gorakada «nabarmenagoa» dela zehaztu du. Azaldu duenez, igoera horretan eragina dute populazioaren zahartzeak, obesitate kasuen gorakadak, bizimoduak eta ariketa fisiko gutxi egiteak. Kasu batzuetan faktore hereditarioak daudela azaldu du; hau da, gurasoengandik jasotako geneetan bularreko minbizia garatzeko joera dute. Eta diagnostiko goiztiarrak ere eragina du estatistiketan, kasu asintomatikoetan eritasuna detektatzen laguntzen duelako.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 eta 69 urte arteko andreen %80k onartzen dute programan parte hartzea. Darponek gaineratuei eskatu die ez uko egiteko deiari, «bizitza salbatzen lagunduko dien» proba bat delako. Iaz 5,4 milioi euro inbertitu zituzten programan, eta neurri berean jarraitzeko konpromisoa hartu du sailburuak. Ikerketarako, berriz, 1,2 milioi euro jartzen dira. Osakidetzak bularreko minbiziaren inguruko 64 ikerketa proiektutan parte hartzen du. Biodonostian, Bilbo-Basurtu ESIan eta Biocruces zentroan egiten dituzte.]]>
<![CDATA[«Ohartu gara ume guztiek plastikoa dutela gernuan»]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1781/012/001/2017-10-06/ohartu_gara_ume_guztiek_plastikoa_dutela_gernuan.htm Fri, 06 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1781/012/001/2017-10-06/ohartu_gara_ume_guztiek_plastikoa_dutela_gernuan.htm
Zer dira nahasle endokrinoak?

Milaka produktu kutsagarri kimiko daude. Europako Batasunaren zerrenda ofizialak 144.000 ditu jasota. Baina horien artean talde batek badu jokatzeko modu berezi bat: behin gorputzera sartzen direnean, gure hormonak aldatzen dituzte. Horregatik esaten diegu nahasle endokrinoak. 1980ko hamarkadako kontua dira. Ordura arte uste zen hormona sexualei lotuta zeudela, estrogenoei eta androgenoei eragiten zietela soilik. Baina, apurka-apurka, ohartu ginen tiroideetako hormonei, metabolismoarenari eta beste batzuei ere eragiten dietela. Eragiten dituzten aldaketa horietako asko ez dira minbizi eragileak, ez dira teratogenoak [enbrioian edo fetuan malformazioak eragiten dituztenak], ez dira DNA mutatzaileak, baina hormonen oreka aldatzen dute. Eta horrek osasunean sekulako kalteak eragin ditzake: hormonek eragindako minbizia sortu —bularretakoa, barrabiletakoa, obarioetakoa edo prostatakoa—, hazkundean eragin, malformazioak sortu, buru garapena eragotzi, obesitatea sustatu...

Non daude substantzia kimiko nahasle horiek?

Batez ere plastikoen osagaiak dira, baita parabeneak eta benzofenolak... Seguruenik ikusiko zenuten supermerkatuetan parabenerik gabeko gelak saltzen hasi direla. Kosmetikan erabiltzen diren substantziak dira, produktu horiek bakterioekin kutsatu ez daitezen. Adibidez, hondartzan apartamentu bat baduzu, uda honetako gelak datorren udan ere balio dezan erabiltzen dira. Bestela, gel horretan bakterioak sortzen dira, eta hondatu egiten dira. Parabeneek hori eragozten dute. Baina hormonak nahasten dizkigute. Beste adibide bat: lehen zinema aretoek su hartzen zuten beroarekin. Orain, eserlekuen materiala polibromatuekin egiten dira; bromoa duten konposatuak dira, eta tenperatura asko igotzen denean bromoak oxigenoa xurgatzen du, eta, hala, ez da surik eta kerik sortzen. Polibromatu horiek tiroideetako hormona imitatzeko sortu zitekeen elementu onena dira: bromoa eta iodoa lehengusuak dira. Orduan eserlekuetako bromo hori gure gorputzera sartzean, iodo gaindosia jasotzen dugu. Zer gertatzen da? Ingeniariek horrelako elementuak sortzean ez dituztela ondorioak aztertzen, eta guk etorri behar dugu atzetik kalteak bilatu eta salatzera.

Eta substantzia horiek zelan barneratzen ditugu?

Ez dago argi. Hautsaren bidez izan daiteke. Orain modan dago indoor air quality delakoa; hau da, barruko airearen kalitatea. Kaleko tximinietatik irteten den kutsadura ez da osasunean eragiten duen bakarra. Etxe barruan arnasten duguna ere bada: sukaldeko gasak erretzean sortzen duena, bernizaren substantzia kimikoak... hori guztia hautsean dago. Umeak alfonbran dabiltzanean, zorutik hogei zentimetrora, partikula horiek guztiak arnasten dituzte.

Beraz, une oro gaude arriskuan.

Eta gure lana da horrek kaltea egiten duela. Esaten dugun aldiro produktu kimiko horiek gure gorputzera sartzen ari garela, erantzuten digute maila apalean daudela. Eta orduan guk galdetzen dugu: zenbat maila apal dira nahikoa denak batuta maila altua dela ulertzeko? Erlijio eskoletan ikasten genuen bezala: zenbat bekatu arin behar dira bekatu larri bat egiteko? Azken batean, ez dugu produktu bakarra irensten, eta horiek denak nahastu egiten dira gure gorputzean. Ez dakigu zenbat produkturen maila apala behar den irenste maila larritzat hartzeko, toxikologia substantzia bakanentzat arautua dagoelako. Adibidez, intsektizida baten osagaietako bakoitza kaltegarri den edo ez neurtzen du toxikologiak, eta, ez badira kaltegarri, merkaturatzea baimentzen da; baina, gero, osagai horiek nahastu egiten dira, eta ez dakigu elkarrekin zer eragin dezaketen. Ez da aztertzen.

Kontsumitzaileek, herritarrek zer egin dezakete? Badute babesteko modurik?

Ezer gutxi. Herritarrak hau entzuten duenean ito egien da, eta ez daki zer egin. «Kobazulo batera sartu?». Ez, hori ez da bidea. Egin dezakegun bakarra da kontrolak zorrozteko presio egitea, kautela printzipioa erabil dezatela eskatu. Europako Batasunak esaten du Europako erabaki guztiak kautela printzipioa erabilita hartzen direla. Bada, horrek kasu honetan esan nahi du produktu edo substantzia berria proposatzen duenak frogatu behar duela dena delako hori ez dela kaltegarri, eta ez kaltea sufritu duenak kaltetua izan dela.

Beraz, ez dago frogatzen duen enpresarik?

Ez, noski. Azken hamabost urteetan izan dugun borroka handiena horixe izan da: hormona nahasleen inguruko testak egitera behartzea. Europako Batasunak hogei urte darama erabakia hartzera ausartu barik. Suediak aspaldi salatu zuen Europako Batzordea, bere egitekoak ez egiteagatik. Estrasburgoko auzitegiak ere zigortu zuen.

Substantzia horien eta gaixotasun horien arteko lotura zelan frogatu duzue?

Estatistika bidez egiten da. Baina administrazioak ez ditu balekotzat jotzen. Lotura gehiago eskatzen ditu, ebidentzia gehiago. Genetikan ehun aldiz ebidentzia gutxiagorekin hartzen dituzte erabakiak, baina, kasu honetan, ez. Dagoenarekin hartu ditzatela erabakiak. Okertu garela? Zer pasatuko da? Enpresa batek diru gutxixeago irabaziko duela. Tira. Baina asmatzen badugu gizarte osoaren osasuna zainduko dugu.

Zer gertatzen da gorputzera sartzen diren substantzia horiekin?

Pixa egiterakoan kanporatzen ditugu. Eta hori egin dugu guk: umeen pixa neurtu. Eta ikusi dugu umeen %100ek Bisfenol A dutela gernuan. Umeek plastikoa dute gernuan! Eta erantzun digute: «Lasai, Alemaniako umeek beste da». Beraz, Europako umeen batez bestekotik gora ez gaudenez, lasai egon behar dugu. Baina normala al da Europako umeek pixetan plastikoa botatzea?]]>
<![CDATA[Senarrak aitortu du Lantarongo etxean hil zuela Jimenez]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4578/015/001/2017-10-06/senarrak_aitortu_du_lantarongo_etxean_hil_zuela_jimenez.htm Fri, 06 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4578/015/001/2017-10-06/senarrak_aitortu_du_lantarongo_etxean_hil_zuela_jimenez.htm
Clara Campoamor elkarteak auzian parte hartzeko asmoa iragarri du, akusazio partikular modura. Berrazter daitekeen bizi osorako espetxe zigorra eskatuko du andreen eskubideen aldeko elkarteak. Baita seme-alaben gaineko guraso agintea kentzeko eta haiekin hartu-emanak izatea debekatzeko ere. Era berean, gogor borrokatuko direla esan dute, epaileak ez dezan krimena aitortu izana aintzat hartu zigorraren aringarri gisa.

Bigarren egunez, Lantaronen «gogor» gaitzetsi dute beren herrikidearen hilketa; edo, udalak esan bezala, «giza eskubideen urraketa larria». Atzo iluntzean beste elkarretaratze bat egin zuten udaletxe aurreko plazan. Herritar eta udal agintariekin batera, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez izan ziren. Udalean ordezkaritza duten alderdiek adierazpen instituzional bat onartu zuten. Agirian, «pertsonen arteko errespetua eta berdintasuna barneratzeko eta gogoeta egiteko» eskera egin diote gizarteari. Ohartarazi dute halako hilketak dauden bitartean ez dagoela gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunik.

Eusko Legebiltzarrak ere gaitzetsi du hilketa. Atzo, ohiko osoko bilkuraren hasieran minutu bateko isilunea egin zuten legebiltzarkide guztiek. Bakartxo Tejeria presidenteak adierazpen bat irakurri zuen. Herritarrei eskatu zien «berdintasunaren aldeko konpromisoa»; eta erakunde publikoei, indarkeria matxista desagerrarazteko baliabideak eta plan integralak. Hegoaldeko lau hiriburuetan ere mobilizazioak izan dira, Emakumeen Mundu Martxak deituta. Gaur, atxilotutako gizonaren lankideek salatuko dute hilketa, Gasteizko Mercedes lantegiko LABek deituta. Esan dute enpresan ez dutela erasotzailerik nahi; indarkeria matxista identifikatzen ikasteko prestakuntza eskatu diote enpresari.

11 atxiloketa eta zigor bat

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia) sexu eraso bat egotzita. 35 urte ditu. Autoan zihoala, espaloian zegoen andre bati helbide bat galdetu zion. Biktima gerturatu zenean, autoan sarrarazten ahalegindu zen. Gerritik behera biluzik zegoela ikusi, eta ahal zuen eran ihes egin zuen biktimak. Aurrekariak ditu. Gasteizen, berriz, gizon bi atxilotu ditu Udaltzaingoak, genero indarkeria egotzita. 31 eta 32 urte dituzte, eta, ustez, euren bikotekideak iraindu eta kolpatu dituzte biek. Foruzaingoak jakinarazi du azken egunetan zortzi atxiloketa egin dituela, ohar bidez: bostek bikotekideak edo bikotekide ohiak kolpatu dituzte; bik urruntze aginduak hautsi dituzte; azkenak ama bahitu eta jipoitu du.

Donostiako Auzitegiak urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ipini dio gizon bati, emaztearen aurka urte luzez indarkeria fisikoa eta psikologikoa erabiltzeagatik.]]>
<![CDATA[Ana Belen Jimenezen hilketa salatu dute Lantaronen eta Gasteizen]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1753/007/001/2017-10-05/ana_belen_jimenezen_hilketa_salatu_dute_lantaronen_eta_gasteizen.htm Thu, 05 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1753/007/001/2017-10-05/ana_belen_jimenezen_hilketa_salatu_dute_lantaronen_eta_gasteizen.htm
Gasteizen ere elkartu ziren agintariak eta herritarrak. Itziar Gonzalo alkateordeak ohartarazi zuen indarkeria matxista giza eskubideen urraketa «larrienetako bat» dela. Ramiro Gonzalez herrialdeko ahaldun nagusiaren esanetan, Arabak ez du hilketa matxista gehiagorik onartuko.

Emakundek indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa eskatu die herritarrei. «Gizarte osoaren inplikazioarekin eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketarekin lortuko da emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea», ohartarazi du Izaskun Landaida zuzendariak. Gaur, Lantarongo Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, Jimenezen hilketa txarretsi eta 19:30erako elkarretaratze bat deitzeko. Iluntzeko protesta ekintza horretan parte hartuko du Landaidak, eta egingo diren besteetan egotera ere deitu du.

Besteak beste, Emakumeen Mundu Martxak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan protestak egingo ditu gaur: 19:30ean Bilbon eta Donostian; eta 20:00etan, Gasteiz eta Iruñean. Kandelak eroateko eskatu du. Ohar bidez «nazkatuta» daudela esan dute. «Ez dira modu isolatuan eta bakartuan egiten diren erasoak. Bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeria da». Autodefentsa feminista aldarrikatu dute: «Elkarrekin indartsuago garelako, erantzuteko tresnak ditugulako, gure bizitzak jokoan daudelako».

Atxiloketak eta salaketak

Horren seinale dira bortxa horri buruz egunero dauden albisteak. Amurrion (Araba) lanetik kanpo zegoen ertzain batek bikotekidearen erasoa sufritzen ari zen andre gazte bat lagundu zuen herenegun. Aparkaleku batean gertatu zen: emakumea auto artean ihesi zihoan, bikotekidea atzetik segika. Handik gutxira atxilotu zuten 25 urteko gizona. Arrigorrian (Bizkaia), sexu eraso baten berri eman du Ertzaintzak. Astelehenean salatu zen.

Nafarroan, 68 urteko gizon bat atxilotu du Foruzaingoak. Tuteran, bi neska adingaberi sexu harremanen truke dirua eskaini izana egotzi diote. Sexu abusuengatik aurrekariak ditu.]]>
<![CDATA[68 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, adingabeei sexu harremanengatik dirua eskaintzeagatik]]> https://www.berria.eus/albisteak/145886/68_urteko_gizon_bat_atxilotu_dute_tuteran_adingabeei_sexu_harremanengatik_dirua_eskaintzeagatik.htm Wed, 04 Oct 2017 07:35:49 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/albisteak/145886/68_urteko_gizon_bat_atxilotu_dute_tuteran_adingabeei_sexu_harremanengatik_dirua_eskaintzeagatik.htm <![CDATA[Gescaren proposamena onartzeko eskatu diote Laresi zahar etxeetakoek]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1777/020/001/2017-10-03/gescaren_proposamena_onartzeko_eskatu_diote_laresi_zahar_etxeetakoek.htm Tue, 03 Oct 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1777/020/001/2017-10-03/gescaren_proposamena_onartzeko_eskatu_diote_laresi_zahar_etxeetakoek.htm
ELA sindikatuaren ordezkariek joan den astean onartu zuten Gescak egindako proposamena, beharginen «eskaeren %95 inguru» asetzen dituelako. Baina harrezkero ez da beste pausorik egon. Gescak zahar etxeen %40 kudeatzen ditu. Haren proposamena lan hitzarmen sektorial bihurtzeko, beste bi enpresetako batek onartu beharko luke. Bietako edozeinek balio du. Gaizka Miguel ELAko ordezkariak Erruki Etxea kudeatzen duen Laresen ipini du arreta. «Ustez irabazi asmorik gabeko fundazio bat da, baina kudeatzen dituen zahar etxeek irabazi itzelak dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiarekin itunduta ohe gehien dituena baita».

Jakin badakite hiru enpresa taldeen artean elkarrizketak izan direla azken egunetan. Baina ez da zabaldu zer hitz egin duten. Miguelek zerbait esateko eskatu diete, baietz edo ezetz, baina isiltasuna ezin daitekeela erantzun bat izan.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresekin duen ituna irailaren 30ean bukatu zen. Azaroaren 3ra arte luzatu du, «negoziazioak errazteko». Miguelek ukatu egin du hori lortzen duenik. «2015etik aurrekontua izoztuta edukitzeak ez du akordiorik errazten».]]>
<![CDATA[Matxismoaren gaztetasuna ageri, Sestaon]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4632/011/001/2017-09-30/matxismoaren_gaztetasuna_ageri_sestaon.htm Sat, 30 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4632/011/001/2017-09-30/matxismoaren_gaztetasuna_ageri_sestaon.htm
Udaletik gazteei «errespetua, berdintasuna eta elkar zaintzea» irakatsi nahi dizkietela esan zuen. Sestaoko Begoñako Andra Mari-La Salle ikastetxeko nerabeek ere parte hartu zuten elkarretaratzean; hilketaz gogoeta egin zuten eskolan, eta eurek egindako pankarta eroan zuten: «Eraso sexistarik ez» irakur zitekeen, oihal zuri batean idatzita.

Ehunka herritarrek eta erakunde publiko guztietako ordezkariek babestu zuten hildakoaren sendia. Espainiako Gobernuak Berdintasunerako estatu idazkaria bidali zuen. Mario Garcesek uste du herenegun Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako Genero Indarkeriaren Aurkako Estatu Itunaren bost milioi euroko aurrekontuak «emakume gehiagorik ez hiltzeko bermea» izan behar duela. Emakundeko zuzendari Izaskun landaidak matxismoa egiturazko arazoa dela gogoratu zuen, eta hori aldatzeak gizarte osoaren eta erakunde guztien elkarlana eskatzen duela ohartarazi zuen. Bizkaiko Batzar Nagusiek minutu bateko isilunea egin zuten, osoko bilkura hasi aurretik.

Atxiloketa bat Getxon

Ostegun arratsaldean Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen Getxon (Bizkaia), genero indarkeria eta sexu eraso bat egitea egotzita. Izan ere, andre batek salaketa ipini zuen herriko ertzain etxean: asteazken gauean, bikotekideak eraso egin zion. Gurutzetako ospitalean artatu zuen, kolpeak zituelako. Atxilotua atzo igaro zen epailearen aurretik.]]>
<![CDATA[Etxegabeen aterpetxean arauak «gogortu» direla salatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1800/013/001/2017-09-29/etxegabeen_aterpetxean_arauak_gogortu_direla_salatu_dute.htm Fri, 29 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1800/013/001/2017-09-29/etxegabeen_aterpetxean_arauak_gogortu_direla_salatu_dute.htm
Berri Otxoak plataformak ere gogoan izan zuen, Barakaldoko Udalaren jarrera kritikatzeko egin zuen protestan: etxegabeentzat Murrieta kalean duen aterpetxeko araudia aldatu eta bertan aterpe hartzeko baldintzak «gogortzea» egotzi diote udal gobernuari. Plataformako kideek azaldu dutenez, etxegabeek zazpi egun jarraian egin ditzakete, baina epe hori igarotakoan alde egin behar dute. Eta hiru hilabete igaro arte ezin dute zerbitzua berriz erabili. Udalak oharra bidali du hedabideetara, Berri Otxoak taldeko kideek egindako salaketa «gezurtatzeko»: arauak martxan ipini zen egunekoak direla esan du; eta «tankerako zerbitzuek dituzten arau berdinak» direla. Mimouneren heriotza «helburu politikoak» lortzeko erabili izana ere egotzi dio plataformari. «Aurki» Ezkerralde osorako aterpetxea Lasesarreko kiroldegian irekiko dela nabarmendu du.

BesteBik Eusko Jaurlaritzari egin dizkio kritikak. Gogoratu dio bi urte igaro direla Eusko Legebiltzarrak gobernuari etxegabetasunaren aurkako estrategia bat eskatu zionetik, baina oraindik ez duela halakorik sortu. Era berean, herritarrei eskatu diete etxegabeei «begietara begiratu» eta eskubideak eta duintasuna dituzten herritar legez ikusteko. Azkenik, hedabideei egin die eskaera: etxegabeak ikusgarri egin ditzatela.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 285 lagun bizi dira kalean. Horietatik hemeretzi, Barakaldon: hamahiru gizon eta sei emakume. Azken lau urteetan hiru hil dira herrian; Mimoune da azkena.]]>
<![CDATA[Etorkinak asimilatzeko diskurtsoa nagusitu da krisialdiaren ondorioz]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1774/008/001/2017-09-28/etorkinak_asimilatzeko_diskurtsoa_nagusitu_da_krisialdiaren_ondorioz.htm Thu, 28 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1774/008/001/2017-09-28/etorkinak_asimilatzeko_diskurtsoa_nagusitu_da_krisialdiaren_ondorioz.htm
Atzo aurkeztu zituen Morenok martxo eta apiril artean egindako inkesten emaitzak. Pozik agertu zen. «Krisialdia, nolabait, bankuei egiten zaien estres ariketa moduko bat izan da gizartearentzat, baita immigrazioari begira ere. Eta esango nuke hainbat bankuk baino hobeto gainditu duela. Motelaldiaren unerik gogorrenetan etorkinen inguruko jarrera okertu zen arren, aldaketa ez da bereziki handia izan».

Europako beste zona batzuekin alderatuta, Iberiar penintsulan, oro har, etorkinen aurkako jarrera handirik ez dagoela uste du. «Gurean badago tabernako estremismoa, baina gero ez du islarik izaten eguneroko bizitzan. Hainbat faktore egon daitezke horren atzean. Batetik, gurean eskuin muturra tabua da. Eta, bestetik, politikariek eurek ere ez dute immigrazioa erabili langabeziaren errua norbaiti leporatzeko, Espainiak eta Portugalek tasarik handienetakoak izan dituzten arren. Gainera, egia da Espainiako integrazio politika kaotikoa izan dela, baina badirudi funtzionatu duela. Ikusiko da noiz arte iraungo duen».

Euskal gizartea, oro har, anbibalentea dela iruditzen zaio: batzuek jarrera irekiak dituzte, eta beste batzuek,berriz, jarrera uzkurragoak dituzte. Eta, gutxi gorabehera, bi multzoen arteko orekari eutsi zaio Ikuspegi Barometroak egiten hasi zenetik. Hamabigarrena da aurtengoa. Krisiak iraun duen bitartean, jarrera uzkurragoa dutenen taldea apur bat hazi da, baina, igarotakoan, aurreko egoerara itzuli da. Morenok azaldu du ohartu direla azken urteetako tolerantzia indizearen bilakaera eta EAEko barne produktu gordinarena parean joan direla. «Birziklatzearen inguruko ikerketa soziologikoak egiten dituen batek esan zidan oraintsu haiek ere ohartu direla. Azken batean, berrikuntzak edo aldaketak uzkurrago hartzen dira geure etorkizun pertsonala ezkorrago ikusten dugunean».

Hiru lurraldeotako herritarren %12,6k baino ez dute aipatzen immigrazioa autonomia erkidegoak dituen hiru arazo nagusien artean. Etorkinak arazo pertsonaltzat dituztenen kopuruak ere %8,5etik %5,2ra egin du behera urtebetean. Gizarte laguntzei buruzko estereotipoak igualtsu mantendu dira. Krisialdian indartu egin ziren arren, garrantzia galdu dute 2014tik. Dena den, oraindik herritar gehienek aurreiritziak dituzte. Batez ere, etorkinak diru sarrera bermatzeko errentaz aprobetxatzen direla uste dute. Hala ere, osasunak eta hezkuntzak unibertsalak izan behar dutela esan dute gehienek; ez, ostera, babes ofizialeko etxebizitza eta bozkatzeko eskubidea. Behera egin du, halaber, etorkinek lana kentzen dutela uste dutenen kopuruak. Bizitzeko baimena lortzeko lan kontratua eskatzearen aldekoak ere jaitsi dira, talde jendetsuena diren arren. Dena den, gehienek ez dute uste langabezian geratzen diren etorkinak kanporatu behar direnik.

Magrebtarrekin, uzkur

Herritarrek, oro har, gustuko dute atzerriko kulturekin lotura duten jatetxe eta denda berriak irekitzea. Baina kultura horietako herritarrak Euskal Herrira datozenean, gurago dute hemengo lege, ohitura eta kulturara egokitu daitezen. Kultura, erlijio eta tradizio aldetik zenbat eta antzekoagoak izan, orduan eta harrera hobea egiten zaie etorkinei; horregatik, herritarrek Europa mendebaldeko etorkinak dituzte gustukoen, eta Magreb aldetik datozenei diete errezelorik handiena. Morenok uste du indarkeria islamistak zer esana izan dezakeela horretan.

Errefuxiatuen aldeko jarrerak apur bat behera egin du iaztik: 2016an, %30ek uste zuten murrizketarik gabe egin behar zitzaiela harrera; aurten, %27 dira. Dena den, hamarkada batean bikoiztu egin dira: 2008an, %13 baino ez ziren uste hori zutenak.]]>
<![CDATA[Enpresak nazioarteratzean giza garapena ere kontuan hartzeko eskatu dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4636/012/001/2017-09-27/enpresak_nazioarteratzean_giza_garapena_ere_kontuan_hartzeko_eskatu_dute.htm Wed, 27 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4636/012/001/2017-09-27/enpresak_nazioarteratzean_giza_garapena_ere_kontuan_hartzeko_eskatu_dute.htm Garapenerako politiken koherentzia. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-nazioartekotzerako politikaren analisia izeneko txostena aurkeztu zuten atzo.

«Atera dugun argazkiak iluna dirudien arren, ez da kritika bat. Jaurlaritzari lankidetza eskaintzera gatoz», ohartarazi du Koordinakundeko Irene Molerok. Enpresak nazioartera ateratzeko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak ikertu dituzte OMALeko kideek. Gorka Martija da euretako bat: «Lehiakortasunari eta merkatu berriak hartzeari ematen zaio lehentasuna, giza garapenaren eta iraunkortasunaren inguruan hartutako konpromisoak alde batera utzita». Gainera, txostenean ohar garrantzitsua egin dute: «Enpresek nahiago izaten dituzten herrialdeetan giza eskubideak urratzen dira». Mexiko eta Kolonbia aipatu dituzte.

Enpresen behatokia

Uste dute atzerrira egindako bidaietan, ekonomikoez gain, bestelako helburuak ere izan beharko lituzkeela gobernuak. Eta haiekin sindikatuetako ordezkariak, GKEenak eta gizarte mugimenduetakoak ere eroateko gomendatu dio lehendakariari, herrialde horietan egin dezaketen ekarpena aintzat hartuta.

Hainbat aholku eman dizkioten gobernuari. Besteak beste, enpresak nazioartera ateratzeko laguntzen deialdietako irizpideak aldatzeko eskatu diote. Irizpide sozialak, genero berdintasunari dagozkionak, ingurumen arlokoak, lan baldintzekin zerikusia dutenak eta kultur arlokoak kontuan hartu behar direla ohartarazi du Molerok. «Gutxienez %40ra igo behar direla uste dugu. Baina onartuko genuke mailakatutako trantsizio bat egitea».

Era berean, eskatu dute Enpresen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzea. Behatoki horrek enpresak nazioartera ateratzeko politika aztertuko luke. Baita euskal enpresen kanpo jarduna ere; diru laguntza publikorik jasotzen ez dutenak barne.]]>
<![CDATA[Elkarrekin Podemosek estatutu berria eta galdeketa bereizi ditu]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1905/014/001/2017-09-24/elkarrekin_podemosek_estatutu_berria_eta_galdeketa_bereizi_ditu.htm Sun, 24 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1905/014/001/2017-09-24/elkarrekin_podemosek_estatutu_berria_eta_galdeketa_bereizi_ditu.htm
Hobeto bizitzeko akordioa. Guztion ituna izeneko autogobernuari buruzko txostena aurkeztu zuen koalizioak atzo, Bilbon. Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako zelako estatutua nahi duen azaldu du atal gehienetan. Baina, era berean, argitasun itun delako baten aldeko apustua egiten du bukaeran, Espainiarekin adostutako galdeketa egin ahal izateko.

Kanadan aurkitu du eredua. Eusko Legebiltzarrean, estatus berriaren inguruko galdeketan zer galdetuko den eta emaitza zenbateko gehiengoarekin ontzat joko den erabakiko lukete alderdiek. Elkarrekin Podemos ez dago gehiengo sinplea onartzeko prest. Hurrengo pausoa Espainiako Kongresuari legebiltzarrak adostutakoa ontzat jotzeko eskatzea izango litzateke, Kanadak Quebecek erabakitakoa onartu zuen legez. Elkarrekin Podemosek uste du euskal herritarren gehiengoak Espainiarekin eta Europarekin partekatutako burujabetza nahi duela, Espainia federal edo konfederal batean. Dena den, Ahal Dugu-ko Politika idazkari Eduardo Maurak bereizi egin du euren partekatutako subiranotasuna eta Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak osteguneko politika orokorreko bilkuran aipatutakoa: Urkullurena «estutasun batetik irteteko oinarririk gabeko ateraldia» izan zela kritikatu du.

Eskubideetan oinarrituta

Maurak uste du estatutuaren eta estatus berriaren eztabaidak bereizita, EAJrekin eta PSE-EErekin estatutuaren inguruan adostasuna lortzea «bideragarriagoa» dela. Era berean, Espainiako Kongresuak ere «errazago» onartuko luke, erabakitzeko eskubidea aitortzen ez duen estatutu bat. Hala ere, testuak bai arautuko luke erkidego eta udal mailako politikak galdeketa bidez erabakitzeko aukera.

Koalizioak egindako proposamenaren arabera, estatutu berri horrek «Euskadi nazio bat» dela zehaztuko luke, euskara jatorrizko hizkuntza duena. Euskal gizartearen «aniztasuna» nabarmenduko luke. Inguruko lurraldeekin harreman ekonomiko, kultural eta soziologikoak dituela aitortuko luke, eta lurralde horiekin «Euskal Herria izeneko ingurunea» osatzen duela. Horren harira, Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriarekin erakunde komunak sortzeko bidea irekiko luke. Espainiako Estatua osatzen duten «nazio eta lurraldeekin» harreman solidarioa izateko borondatea ere aldarrikatuko luke.

Baina Elkarrekin Podemosek nahi duen estatutu berri horrek, ororen gainetik, herritarren eskubideak jasoko lituzke. «Ez da eskumen zerrenda hutsa izango, 1979koa bezala. Herritarren eguneroko arazoei konponbidea emango dien testu politikoa izango da», azaldu du Lander Martinez legebiltzarkideak. Besteak beste, hezkuntzarako, osasunerako, zaintzarako eta etxebizitza izateko eskubideak arautuko lituzke. Zerga sistema ere zehaztuko luke; baita hizkuntza eskubideak eta memoria historikoa aitortu ere. Eta, batez ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean egingo luke indarra. «2017ko estatutu batek ezinbestean izan behar du berdintasuna oinarrian». Gogoratu du 1979ko Gernikako estatutuan andreak aipatu ere ez direla egiten.]]>
<![CDATA[Bilbotik Arabiara armak daramatzan ontziaren aurkako protesta egin dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4594/009/001/2017-09-23/bilbotik_arabiara_armak_daramatzan_ontziaren_aurkako_protesta_egin_dute.htm Sat, 23 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4594/009/001/2017-09-23/bilbotik_arabiara_armak_daramatzan_ontziaren_aurkako_protesta_egin_dute.htm Bahri Tabuk zamaontzia Bilboko portuan izan zen atzo, Saudi Arabiara eramateko beste arma sorta baten bila etorrita. Greenpeace talde ekologistak protesta egin zuen, armak zekartzaten kamioiak portura sartzeko baimena jasotzeko zain zeuden bitartean. Besteak beste, taldeko hainbat ekintzailek pankartak ipini zituzten. Ez dugu konplize izan nahi eta Espainia markako armak, zibilak hiltzeko irakur zitekeen, euskaraz eta gaztelaniaz. Poliziak ekintzaileak identifikatu zituen.

Joan den astean aurkeztutako Armak kontrolpean kanpainaren barruan eginiko protesta izan da. Greenpeacek berak, Oxfam Intermonek, Amnesty Internationalek eta FundiPauk bultzatu dute, eta Espainiako armagintza sektoreak arma salmentan ezkutuan egiten duela salatzea du helburu. GKE horiek legedia bete eta gardentasunez jokatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

Greenpeacek kanpaina horretarako izendatu duen ordezkaria da Sara del Rio. Gogoratu du Espainiako Gobernuak baimentzen duela armen salerosketa, eta ohartarazi du Saudi Arabiari salduz gero herri horrek egiten dituen gerra krimenen konplize bihurtzen dela Espainia. Del Riok salatu du PPk, PSOEk eta Ciudadanosek aste honetan Saudi Arabiari armak saltzea debekatzearen kontra bozkatu dutela, Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Hain zuzen, EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio gobernuari, Espainiako Senatuan; baita Eusko Legebiltzarrean ere. Euskal Herria ezin dela «estatu kriminalen konplize» izan ohartarazi du koalizioak.]]>
<![CDATA[Elkarrengandik gertuago]]> https://www.berria.eus/paperekoa/1837/014/001/2017-09-21/elkarrengandik_gertuago.htm Thu, 21 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/1837/014/001/2017-09-21/elkarrengandik_gertuago.htm «Andre horiek duela urtebete ez zuten pentsatzen kalera atera zitezkeenik»Irantzu Varela

Kazetaria

«Emakume horiek txapeldun itzelak dira». Bizkaiko zahar etxeetako langileek egin duten borrokak «liluratuta» dauka Irantzu Varela, kazetaria eta Faktoria Likako kidea. «Andre horietako askok duela urtebete ez zuten pentsatu ere egingo kalera atera zitezkeenik euren eskubideak aldarrikatzera. Megafono bat hartu, eta manifestazio batean oihu egin? Pentsatu ere ez. Eta hedabideen mikrofonoetan aldarrikapenak zabaldu, gutxiago».

Kalea irabazteko pauso itzelak eman dituztela iruditzen zaio. «Bilakaera izugarria izan dute. Gaur egun langile mugimenduaren liderretako batzuk dira». Eta uste du une honetan Euskal Herriko mugimendu feministak izan beharko lukeen borroka garrantzitsuenetako bat ipini dutela mahai gainean: zaintza lanak eta horrek andreengan duen eragina.

Penatu da lan hori bakarrik egin dutelako. Iruditzen zaio gizonezkoek osatutako beste sektore bat balitz ez litzatekeela 300 egunetik gora greban egon beharko, Euskal Herri osoak babestuko lituzkeela. «Emakume zehatz batzuen aldarrikapen gisa» hartu izan dela kritikatu du.

«Feminismoaren inplikazioak antolatuago eta jarraikiagoa izan behar du»

Jule Goikoetxea

Zientzia Politikoen irakaslea

Mugimendu feministako sektore batzuek lan gatazka horren aurrean erantzuteko denbora gehiago behar izan dutela aitortu du Jule Goikoetxea EHUko Zientzia Politikoetako irakasleak. Haren ustez, feminismoa trantsizio prozesu batean dago: «2000. hamarkadara arte gehiago egon da gorputzari, generoari eta sexuari lotutako debateetan. Oro har, Europa osoan gertatu da. Baina, azken hamarkadan, krisi ekonomikoaren eraginez, neurri handian, interes handiagoa jartzen hasi da arlo sozioekonomikoan».

Sindikalismoan eta mugimendu feministan, bietan, aldaketa hasi dela uste du. Greba hori bultzatzen duen ELA sindikatuak egindako lana goraipatu du. «Beste sindikatu batzuek baino errazago txertatu dute feminismoa, barrutik egin dutelako. Feminista asko sartu da sindikatura. Formakuntza lan itzela egin dute langileen artean». Uste du mugimendu feminista ere orain arte baino «gehiago» inplikatu dela. Dena den, asko ikusi du egiteko: «Inplikazioak antolatuagoa eta jarraikiagoa izan behar du. Eta sindikalizatuta ez dauden andreengana ere iritsi behar dugu».

«Borroka feministaren enborra da zaintza ikusgarri egitea»

Liz Quintana

Abokatua

«Zaintza emakumeen esku utzi den zeregina den heinean, ikuspegi feministatik landu behar da ezinbestean». Liz Quintana abokatuak zuzeneko parte hartzea izan du etxeko langileen borrokan. Bi sektoreak «ahizpak» direla iruditzen zaio, bietan andreak jagole direlako. «Zaintza ikusgarri egitea borroka feministaren enborra dela iruditzen zait».

Pentsatzen du beharginen artean asko denbora igaro ahala ohartu direla euren borroka feminista ere badela. Eta ekintzaile feministen artean ere beste horrenbeste gertatu dela aitortu du. Uste du Bizkaiko zahar etxeetako beharginen lan gatazka «eredu» bihurtuko dela beste borroka batzuetarako.

Ezinbesteko jo du zaintzaren garrantzia aldarrikatzea; esan du batez ere sektore horretan dabiltzanek elkarlanean egin behar dutela, mugimendu feministarekin batera. «Ikusgarri ez diren eguneroko zaintza txikiak daude; haiek gabe, bizitzak ez luke aurrera jarraituko. Zaintzaz ezin dira arduratu euren etxeetan musu truk dabiltzan andreak edo baldintza prekarioetan lan egiten duten soldatapekoak».

«Feminismotik kasu egin behar diegu tresnarik ez duten sektore feminizatuei»

Saioa Iraola

Bilgune Feministako kidea

«Gure jendartean ez da aitortzen bizitzak jarrai dezan egin beharreko zaintzak duen garrantzia politiko eta egiturazkoa». Zahar etxeetako beharginen borrokak hori ikusgarri egiten lagundu duela iruditzen zaio Bilgune Feministako kide Saioa Iraolari. Sektore feminizatua dela azpimarratu du. Eta esan du sendi denetan dela zaintza behar duen norbait. «Zahartzeak eta mendekotasunak sortutako zaintza beharrak asetzea familien esku ari da gelditzen. Eta uste dut erakunde publikoek, diskurtsotik harago, zaintzarako politika duinak sortzeko eta daudenak hobetzeko badutela zer egina».

Langileok Arriagan egindako kanpaldia babestu zuen Bilgune Feministak. «Gerturatzea prozesu bat izaten ari da». Eta bi aldeetatik. Azaldu du sindikatuek historikoki eremu produktiboari begirako estrategiak ipini dituztela martxan. Baina poztu da azken urteetan andreen lan sektoreei ere erreparatu dietelako. «Halere, sektore feminizatuetan badaude langile asko tresna gabe, eta feminismotik kasu egin behar diegu. Asko kostatzen ari zaigu estrategia bateratuak sortzea».

«Lan gatazketan sarri ikusi da emakumeen ahalduntze prozesu bat»

Isabel Otxoa

Lan Zuzenbideko irakaslea

EHUko Lan Zuzenbideko irakasle Isabel Otxoaren esanetan, bi arrazoigatik da zahar etxeetako langileena borroka feminista. Batetik, emakume direlako dituztelako baldintza horiek. Eta, bestetik, jagoten dituztenen egoeraz ere ohartarazi dutelako: «Zaintzen ditugun pertsonek arreta hobea merezi dutela esatea feminista da? Ba agian bada. Andre horiek lanaren zentzua azaleratu dute, eta hori ez da ohikoa izaten».

Zahar etxeetako langileen kasua ez du gertutik aztertu, baina ezagutzen ditu tankerako beste batzuk. «Lan gatazketan sarri ikusi da emakumeen ahalduntze prozesu bat, bai langileak eurak zirenean, bai langileen emazte zirenean». Adibidez, kalera atera behar izan dute mobilizatzera. Eta, horretarako, besteak beste, etxeko lanak albo batera utzi behar izan dituzte; familiarekin banatu. «Horrek, sarri, gatazkak sortu ditu familietan, eta borroka horiei esker etxe barruan ere eskubideak irabazi dituzte».

Iruditzen zaio gizartean gatazka horrekiko ikuspegia aldatzea lortu dutela. «Denboran hainbeste luzatzeak esan nahi du ez dela nahikeria soil bat».]]>
<![CDATA[Lan gatazkaren erro matxista salatuko dute]]> https://www.berria.eus/paperekoa/4578/008/001/2017-09-19/lan_gatazkaren_erro_matxista_salatuko_dute.htm Tue, 19 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/4578/008/001/2017-09-19/lan_gatazkaren_erro_matxista_salatuko_dute.htm
«Bizkaiko Diputazioa da greba honi irtenbidea eman behar diona, baina oinarrian dagoen arazoa orokorragoa da: gizarte honek nola heldu behar dion zaintzaren antolakuntzari eta erakunde publikoek duten ardura gai honetan», azaldu du ELAko Berdintasun Arloko arduradun Leire Txapartegik. «Gure mobilizazio ereduak mistoak dira. Baina, kasu honetan, salbuespena egitea erabaki dugu, argazki hori bilatzen dugulako. Oso indartsua izan daitekeela uste dugu. Eta analisi bat zabaldu nahi dugu, analisi feminista bat».

Iruditzen zaio beharginek eurek sortu dutela mobilizazio sindikalerako eredu berri bat. «Arriagan egin zuten kanpaldia oso berritzailea izan zen. Apurka-apurka espazio publikoa irabaziz joan dira. Ekintza sindikal berriak asmatzen ari dira». Hala ere, aitortu du emakumeak direlako ez zaiola haien lan gatazkari behar besteko garrantzirik ematen. Uste du metalgintza sektoreak egiten dituen protestak lehenesten dituztela hedabideek.

«Bigarren mailako greba, hori dela uste dute». Eta, Txakartegiren ustetan, gatazka halakotzat dute, sektorea ere ez dutelako aintzat hartzen. «Pentsatzen dute etxean emakumeek ezkutuan egiten dituzten zaintza lanen hedapen bat dela, eta, horregatik, ez diote aitortzen balio ekonomiko eta sozialik. Enplegu hau bigarren mailakotzat jotzen da, gizonek etxera ekartzen duten soldataren osagarritzat». Rodriguezek ondokoa ere ikusi behar izan du: «Enpresen ordezkari batek eskua barrabiletara eroan eta esan zigun: 'Hemendik aterako da zuen soldata igoerarako dirua'». Gizonek beste irabazteko eskubidea aldarrikatzen dute, bikotean edo bakarrik bizitzekoa.

Rodriguezek aitortu du euren artean ere ahalduntze prozesu bat gertatu dela. «Andreok otzanak, esanekoak eta isilak izateko hezi gaituzte umetatik. Eta guk ere horrela jokatu dugu. Baina aldatzen ari gara». Adibidez, deigarri egin zaio hasieran lankide batzuk mobilizazioetatik azkar-azkar etxera joaten zirela, etxeko beharrak egitera. Azken protestetan, andre horiek bestelako jarrera batekin igarri ditu. «Manifestazioa bukatuta, kafea hartzen dugu eta gure arteko eztabaidak izaten ditugu. Hain zuzen ere, ez dugulako isilik egon behar, ez dugulako etxekoandre otzanak izan behar. Gu ere lan gatazkak dituzten pertsonak garelako, eta, gizonek bezala, gure borroka egiteko eskubidea dugulako».

Negoziazioa, geldi

Biharko manifestazioak ahalduntze prozesu horretan lagundu gura du. «Andreok geure behar eta interes propioak definitu eta defendatzeko gai garela irudikatu nahi dugu», azaldu du Txakartegik. Emakumeen arteko elkartasuna erakutsiko dute, eta ELAko kide ez diren andreei ere parte hartzeko deia egin diete.

Greba egun sorta berri baten hasiera da biharko mobilizazioa. Urria bukatu arte deitu dute oraingoan. Alaine Fernandez ordezkari sindikalak salatu du Bizkaiko Diputazioak berretsi egin duela itunpeko ohe bakoitzaren prezioa mantentzea: 81 euro eguneko. «Uste badute erabaki horrengatik borrokari uko egingo diogula, gauza bat esan nahi diegu ozen: 300 egunez baino gehiagoz greba egin ostean, oso nekatuta gaude, baina, era berean, oso argi ikusi dugu arrazoia geure alde dagoela, eta ez dugula etsiko».

Ukatu egin dute diputazioak itun berrian proposatutako ratioek egoera hobetzen dutenik. Gaizka Miguel ELAko ordezkariak esan du badirela 1998ko arauak eskatutakoak baino handiagoak, baina salatu du gaur egun praktikan daudenak baino apalagoak direla. «Urriaren 1ean gaur egun dagoen zaintzaile kopuru bera egongo da, edo, agian, orain baino gutxiago. Ez dugu lortuko gauetan bigarrena egotea. Gatazka okertu egingo da».]]>
<![CDATA[Susmopean]]> https://www.berria.eus/paperekoa/2060/013/001/2017-09-17/susmopean.htm Sun, 17 Sep 2017 00:00:00 +0200 Ibai Maruri Bilbao https://www.berria.eus/paperekoa/2060/013/001/2017-09-17/susmopean.htm
Agerraldi berean Rementeriak azaldu du iruzur kasuak «oso eskasak» direla lurralde historikoan. Eusko Jaurlaritzak aurten emandako datua da: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gizarte laguntzak jasotzen dituzten 64.000 pertsonen artean, iruzur kasuak %1era ere ez dira iristen. 500 milioi banatzen direnez, bost milioi euroko iruzurra egon da. Erakunde publikoek makina bat eratako diru laguntzak ematen dituzte. Diru publikoa zorrotz zaintzea, berez, ez da kritikatzekoa. Zilegi da inbertitu edo banatutako euro bakoitza dagokion helburua betetzeko erabili dela ziurtatzea. Baina, kasurako, inoiz ez da sinadura bilketarik egin enpresak nazioartera hedatzeko edo teknologia berriak sustatzeko ematen den dirua zorrotzago kontrolatzeko eskatuz. Bai, ordea, gizarte laguntzen kasuan. Lehen biak, seguruenik, beharrezkoak izango dira ekonomia indartu, lehiakorrago egin eta enplegua sustatzeko; baina azkenak eskubidea dira: herritar askorentzat duintasunez bizitzeko ezinbesteko tresna.

Izan ere, bizimodu ahalik eta duinena izateko soldata emango dien enplegua lortzea da herritar gehienen ametsa. Inor gutxik nahi du besteen kontura bizi. Laguntza eskatzen duenak beharra izan ohi du. Sarri, kostatu egiten da laguntza eskatzea. «Ez dezala inork jakin». Dirudienez, ematea ere bai, kopurutan hain arazo txikia dena lehen mailako problema bihurtzen duen gizarte «solidarioarentzat». Eta diputazioak plana aurkezteko aukeratu duen leloak ez du mesede handirik egiten. Laguntzak bai, kontrola ere bai. Kontrolean hainbesteko indarra egiteak dagoeneko handiegia den iruzurraren susmoa hauspotu dezake.]]>