Eleak/Libre dinamika antolatuta, Herritarren Segurtasunerako Legea edo Mozal Legea deritzona salatzeko hainbat ekimen egingo dituzte datorren apirilaren 9tik 16rabitartean. Plataformak salatu du azken urteetan indartutako protesta mugimenduak isilarazteko "propio diseinatutako legea" da Espainiako Gobernuak iaz indarrean sartutakoa, eta "babesgabetasuna handiagoan" uzten duena errepresioaren biktima dena.
Hala, eta legea gaitzetsi asmoz, III. Libre Topaketak antolatu dituzte Donostian. Besteak bete, apirilaren 16an arratsaldeko 18:00etan, giza katea egingo dute Bulebarra eta Teresa de Calcuta plazako epaitegiak lotuz.