Arnaldo Otegik EH Bilduko lehendakarigai izateko aukera izan dezan, kanpaina abiatu zuten ostiralean. Alor ugaritako 126 eragileren babesarekin abiatu zuten kanpaina, eta larunbat arratsalderako gainditua zuen 10.000 atxikimenduren langa.
Beste askoren artean, Juan Jose Ibarretxek eta Carlos Garaikoetxeak, Eusko Jaurlaritzako bi lehendakarik defendatu dute Arnaldo Otegik bozetan aurkezteko duen eskubidea, eta babesa eman diote euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen alde lan egiteko sortu den plataforma bati: Basque Civil Rights. Otegiren auziarekin batera aurkeztu badute ere, taldearen sustatzaileek azpimarratu dute euren helburua ere badela eskubideen urraketekin loturiko beste egoera batzuetan lan egitea.